III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
Z I Z U R
Hasierako onespena, borondatezko birzatiketa proiektuari
Zizur Zendeako Udaleko alkate udalburuak, 2000ko abuztuaren 2an eman ebazpenaren bidez, erabaki zuen hasiera batez onestea S-4 sektorea borondatez birzatitzeko proiektua, ukitutako jabe guztiek sustatua. Unitatea Paternainen dago eta Udal Planeamendurako Arau Subsidiarioek lurzoru urbanizagarritzat hartzen dute. Orobat erabaki zuen jendaurrean paratzea 15 egunetan, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik. Epe horretan interesatuek hura aztertzen ahalko dute Gazolazko udal bulegoetan, eta egoki juzkatzen dituzten alegazioak aurkezten ahalko dituzte.
Gazolatzen, bi milako abuztuaren bian. Alkate udalburua, José Ricardo Pérez Torrano.
Iragarkiaren kodea: A0007468