112. ALDIZKARIA - 2000ko irailaren 15a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

T A F A L L A

Behin betiko onespena, URM-3 unitatearen urbanizazio proiektuari

Gobernu Batzordeak, 2000ko uztailaren 4an eginiko bilkura arruntean, besteak beste, ondorengo erabakia hartu zuen:

URM-3 unitateko urbanizazio proiektua, Tafallako El Ferial etxebizitza taldeak sustatua, hasiera batez onetsi zen 2000ko apirilaren 18ko osoko bilkuran.

Espedientea jendaurrean jarri zen 2000ko 71. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, ekainaren 12koan, argitaratuko iragarkiaren bidez, eta epea bukatu eta gero, ez da alegaziorik aurkeztu.

Kontuan izanik Udalaren zerbitzu teknikoen txostena eta Hirigintzako Batzordeak 2000ko uztailaren 4an eginiko irizpena. Lurraldearen Antolamendu eta Hirigintzari buruzko 10/94 Foru Legearen 119. artikuluan eta hurrengoetan xedaturikoa aplikatuz, honako hau erabaki du:

Lehena.-Egungo Hiri Antolamenduko Plan Orokorreko URM-3 unitateko urbanizazio proiektua, Tafallako El Ferial etxebizitza taldeak sustatua, behin betikoz onestea, obrak egiteko baldintzei buruz ematen diren zehaztapenen arabera.

Bigarrena.-Behin betiko onespenaren erabakia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea.

Hirugarrena.-Urbanizazio proiektuaren espedientea, behar bezala osaturik, Nafarroako Gobernuko Ingurugiro, Lurralde Antolamendu eta Etxebizitza Departamentura igortzea.

Laugarrena.-Kontularitza-Ekonomia alorrari jakinaraztea, dagokion ordenantza fiskala aplika dezaten, prozedura honen tramiteari dagokionez.

Bosgarrena.-Behin betiko onespenaren erabakia honako hauei igortzea: interesatuei, Udalaren zerbitzu teknikoei eta Aholkularitza Juridikoari.

Jakinarazten da, orok jakin dezan eta ondorioak sor ditzan, eta oharterazten da erabaki honen aurka ondoren aipatzen diren errekur- tsoak jar daitezkeela:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintza sustatu duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik aitzina.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko arlo bereko Sailari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik aitzina, edo

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, ebazpen hau jakinarazten denetik aitzina.

Tafallan, bi milako uztailaren hamazazpian. Alkatea, sinadura ulertezina.

Iragarkiaren kodea: A0007401