III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
A R A S
Ehiza barruti publikoa osatzeko proiektua
Basa Fauna eta haren Habitatak Babestu eta Kudeatzeko martxoaren 5eko 2/1993 Foru Legea betetzeko asmoz, aditzera ematen da, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hamabost eguneko epearen barrenean, ehiza barruti publikoa osatzeko espedientea jendaurrean egonen dela, Arasko udal idazkaritzan, zedarritu asmo diren lurren jabeek, epe horretan, espreski adieraz dezaten ez dituztela beren jabetzak osatu nahi den ehiza barrutian sartu nahi.
Zedarritu beharreko ehiza-barrutia: Aras.
Arasen, bi milako uztailaren hogeita zortzian. Alkatea, Jesús Jubera Rubio.
Iragarkiaren kodea: A0007399