112. ALDIZKARIA - 2000ko irailaren 15a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

ZULUETAKO KONTZEJUA

2000ko aurrekontu orokor eta bakarra onetsirik

Zuluetako Kontzejuko Batzarrak, 2000ko maiatzaren 5ean egindako bilkuran, aho batez erabaki zuen hasiera batez onestea 2000ko ekitaldirako aurrekontu orokor eta bakarra.

Dokumentazioa jendaurrean jarriko da idazkaritzan, 15 egunetan, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik, epe horretan interesatuek egoki juzkatzen dituzten alegazioak aurkez ditzaten. Alegaziorik izan ezean, aurrekontua behin betikoz onetsirik geratuko da.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legeko 276.1 artikuluan xedatutakoari jarraikiz.

Zuluetan, bi milako ekainaren zazpian. Kontzejuburua, sinadura ulertezina.

Iragarkiaren kodea: a0007301