III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
C A B A N I L L A S
Arau Subsidiarioetako aldaketa puntuala. Hasierako onespena
Cabanillasko Udalak, aurtengo uztailean egindako bilkura arruntean, erabaki zuen:
Hasiera batez onestea Cabanillasko Arau Subsidiarioetako ondoko aldaketa puntuala.
Katastroko 2. poligonoko 586, 5.001, 1.029 eta 777. lurzatiak, Udalaren jabetzakoak, Arau Subsidiarioetan "lurzoru ez urbanizagarria, hiri lurzoruko inguruan" gisa kalifikaturik baitaude, hiri lurzoru gisa kalifikatzen dira, dagozkien berdegune eta eremu libre publikoak eta guzti, eta mota horretako lurzoruak egun duen muga aldatzen da, etxebizitzak egiteko erabilpena izan dezan. 568. lurzatian dotazioko lurzorua den aldea aldatzen da, lurzatiaren iparmendebaldean egotetik iparekialdean egotera pasatuz.
10/1994 Foru Legeko 115. artikuluan ezarritakoaren arabera, jendaurrean jartzen dira aipatu aldaketak, hilabeteko epean. Espediente hori interesatuen eskura dago, udal idazkaritzan.
Cabanillasen, bi milako ekainean. Alkatea, sinadura ulertezina.
Iragarkiaren kodea: a0007089