III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
L I Z A R R A
Lizarrako udal mugapean animaliak edukitzeari buruzko Udalaren osasun ordenantza. Hasierako onespena
Lizarrako Udalak, 2000ko maiatzaren 4ko osoko bilkuran eta legezko gehiengoa izanik, honako erabaki hau hartu zuen:
1. Hasiera batez onestea Lizarrako udal mugapean animaliak edukitzeari buruzko Udalaren osasun ordenantza.
2. Erabaki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta iragarki oholean paratzea 30 egunez jendaurrean egon dadin, herritarrek eta interesatuek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak egin ditzaten epe horretan. Behin betikoz onetsi eta testu osoa Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen den egunean hartuko du indarra Ordenantza honek.
Lizarran, bi milako maiatzaren bederatzian. Alkatea, Josefina Bozal Bozal.
Iragarkiaren kodea: A0007025