112. ALDIZKARIA - 2000ko irailaren 15a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Beste Xedapenak

OSASUN DEPARTAMENTUA. Ediktua.

Deialdia, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Larrialdietarako mediku alboko izateko zortzi lanpostu oposizio-lehiaketa bidez betetzekoa. Deialdi hori Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak onetsi zuen, urtarrilaren 20an eman eta 2000ko martxoaren 1ean argitaratu zen 109/2000 Ebazpenaren bidez.

Lourdes Dorronsoro Dorronsoro andreak gora jotzeko helegitea paratu du urtarrilaren 20ko 109/2000 Ebazpenaren aurka. Ebazpen horren bidez Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Larrialdietarako mediku alboko izateko zortzi lanpostu oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdia onetsi zen. Helegitean eskatu du deialdiko III. eranskineko 2. atala (txanda irekiko eta igoera txandako merezimenduen baremoa) alda dadila. Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 11 eta 59. artikuluekin bat interesatu guztiei jakinarazten zaie, iragarki hau argitaratu eta gehienez ere hamar egun balioduneko epean alegazioak aurkez ditzaten.

Paratu den helegitearen kopia interesatuen esku dago, Osasun Departamentuan, Iruñeko Amaia kaleko 2An.

Alegazioak Osasun Departamentuko Erregistroan aurkezten ahalko dira, bulego horietan beretan.

Iruñean, bi milako irailaren lauan.-Osasun Departamentuko zuzendari nagusia, Juan Ramón Rábade Iráizoz.

Iragarkiaren kodea: A0008238