Iragarkia
112. ALDIZKARIA - 2000ko irailaren 15a
I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
Beste Xedapenak
302/2000 FORU AGINDUA, abuztuaren 2koa, Hezkuntza eta Kultura kontseilariak emana, ikastetxe publikoetan eskola garraioko zerbitzua, laguntzaileak barne, egiten duten enpresen kontratuak 2000/2001 ikasturterako luzatu eta aldatzeko baimena ematen duena.
Ikastetxeen eta Ikasketetarako Laguntzen Zerbitzuak txosten bat aurkeztu du zeinean proposatzen baita Nafarroako Gobernuko ikastetxe publikoetan eman ohi diren eskola garraioko zerbitzuen gaineko kontratuen luzapenak egitea haien esleipena lehenago ere hartu zuten enpresekin. Horren xede izanen dira Haur Hezkuntzako Bigarren Zikloko irakaskuntzak, Lehen Hezkuntza, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza, eta orobat Hezkuntza Bereziko, Lanbide Heziketa bereziko eta Lanbide Hastapen Bereziko Programetako ikastetxe eta unitate espezifikoetan ematen direnak.
Halaber, proposamena egin da Foru Agindu honen eranskinetan azaltzen diren enpresen kontratuen hamabigarren klausula aldatzeko. Enpresa horien zerbitzuak ondoko Foru Agindu hauen bidez kontratatu ziren: 284/1997, 312/1997, 21/1998, 296/1998 287/1999, 288/1999 eta 446/1999, hurrenez hurren. Aldaketa horren ondorioz, puntu bat sartu da Foru Agindu honetan garraio enpresa horiek kontratazen dituzten laguntzaileen oinarrizko eginkizunak zehazteko.
Eskola garraioko zerbitzuen kontratazioa onesten duten aipatu Foru Aginduetan ezarritakoa betetzeko.
Nafarroako Foru Komunitatearen Gobernua eta Administrazioa arautzen dituen apirilaren 11ko 23/1983 Foru Legeko 36. artikuluak esleitzen dizkidan ahalmenak erabiliz.
AGINDU DUT:
1. Baimena ematea Foru Agindu horien bidez sinatu ziren kontratuak luzatzeko Foru Agindu honen eranskinean zerrendatzen diren enpresekin, zerbitzu horientzat, 2000-2001 ikasturterako eta haietako bakoitzean adierazten den diru kopurua ezarriz.
2. Foru Agindu honen eranskinetan azaltzen diren enpresekin, 284/1997, 312/1997, 21/1998, 296/1998 287/1999, 288/1999 eta 446/1999 Foru Aginduen bitartez egindako kontratuen hamabigarren klausula aldatzea; aldaketa horren ondorioz, ondoko hau zioen lekuan: "Garraio honetarako ez da laguntzailerik behar", hemendik aurrera honela behar du: "Garraio honetarako laguntzailea behar da. Laguntzaile hori autobusean egonen da haurrak hor dauden bitartean".
3. Laguntzaileen oinarrizko eginkizunak ondoko hauek direla ezartzea:
-Ikasleen igoera eta jaitsiera kontrolatzea geltokietan, ikastetxean emanen diote zerrendari jarraikiz.
-Zerbitzu hau bakarrik zerrendako ikasleek erabiltzen dutela kontrolatzea.
-Autobusera igo eta hortik jaisteko laguntza eman mugitzeko zailtasunak dituzten ikasleei.
-Ikasleek non jarri behar duten erabakitzea, zenbat urte dituzten, nondik heldu diren eta bidezkotzat jotzen diren bestelako irizpideen arabera.
-Ikasle guztiak eserita daudela egiaztatzea autobusa abiatu aurretik.
-Eskolako materiala (bizkar-zorroak, zorroak, karpetak etab.) behar den lekuan jarri direla egiaztatzea, ibilbidean haurrentzat arriskurik sortu gabe.
-Haurren jokabide zuzena zaintzea eta borrokak, eztabaidak eta zakarkeriak baztertzea.
-Ikasleen arau-hausteen berri ematea ikastetxeko zuzendariari, horrelakorik balego.
-Eskola garraioaren ikasleen kopuruari, atzerapenei edo eskola garraioaren funtzionamenduan sortzen diren bestelako irregulartasunen berri ematea ikastetxeko zuzendariari.
-Garraioaren arduradunekin elkarlanean aritzea, zerbitzua hobetu ahal duten datuak hartu eta kontrolatzeko.
Ikastetxeko zuzendaritzaren iritziz segurtasuna handitzeko balio dezakeen beste edozein.
4. Eskola garraioa finantzatzeko gastuaren aurrekontu osoa baimentzea; 2000-2001 ikasturterako 175.160.656 pezetakoa da, eta horietatik 68.670.939 pezeta, 2000ko aurrekontuari dagozkionak, 41620-2230-4252 kontusailetik, 15030-0 lerrotik ordainduko dira, eta gainerakoa 2001eko gastuen aurrekontuari dagokion kontusailetik.
5. Foru Agindu hau eta eranskinak Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara daitezela agintzea.
6. Foru Agindu hau eta eranskinak enpresa interesatuei, Herrilan, Garraio eta Komunikazio Departamentuko Garraio Zerbitzuari, Ekonomi eta Ogasun Departamentuak Hezkuntza eta Kultura Departamentuan daukan kontuhartzaile delegatuari, Zerbitzuak Ikuskatzeko eta Ikuskapen Teknikorako Zerbitzuari, Ikastetxeen eta Ikasketetarako Laguntzen Zerbitzuari, Ikasketetarako Laguntzen Atalari eta Zerbitzu Osagarrien Bulegoari igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.
Iruñean, bi milako abuztuaren bian.-Hezkuntza eta Kultura kontseilaria, Jesús Laguna Peña.
I. ERANSKINA
Garraio enpresek jarritako laguntzaileekin
1 - SAKANA-BURUNDA
Altsasu - Olazti
"Navarro Villoslada" I.P./ "Domingo Bados" I.P.
1
Burundesa, S.A.
18
18.653
10.272
28.925
Ziordia, Olazti, Altsasu Kuartela
Etxarri-Aranatz
"San Donato" I.P.
1
Burundesa, S.A.
39
18.653
7.506
26.159
Dorrao, Arbizu, Etxarri (Aldapa soro)
2
Burundesa, S.A.
42
19.969
7.506
27.475
Bakaiku, Lizarraga, Etxarri (Aldapa soro)
Uharte-Arakil
"San Miguel" I.P.
1
Burundesa, S.A.
4
23.110
10.272
33.382
Irañeta
Lau bidaia
2 - BAZTAN
Amaiur
Ikastetxe Publikoa
1
Baztanesa, S.A.
44
14.362
5.000
19.362
Arizkun, Azpilkueta, Erratzu
ostiraletan bakarrik
Elizondo
"San Francisco Javier" I.P. eta "Lekaroz-Elizondo" B.H.I.
1
Baztanesa, S.A.
42
37.241
5.500
42.741
Otsondo, Erratzu, Lekaroz (baserriak), Elizondo
1 eta 2. ibilbideen prezioa
2
Baztanesa, S.A.
26
Amaiur, Azpilkueta, Bergara, Arizkun, Zubiartea
3
Baztanesa, S.A.
45
37.241
5.500
42.741
Elbete, Gartzain, Elizondo
3 eta 4. ibilbideen prezioa
4
Baztanesa, S.A.
26
Oronoz-Mugairi, Arraioz, Oharriz, Lekaroz
5
Baztanesa, S.A.
34
24.827
5.500
30.327
Almandoz, Berroeta, Anitz, Ziga, Apote Irurita
Doneztebe
Ikastetxe Publikoa eta D.B.H.I.
3
Vertiz, M.
96
46.838
5.963
52.801
Sunbilla, Oitz, Donamaria, Gaztelu, baserriak
bi autobus
52
23.419
5.963
29.382
Saldias, Beintza-Labaien, Urrotz
4
Vertiz, M.
43
23.419
5.963
29.382
Saldias, Beintza-Labaien
asteazkenetan bakarrik, bi autobus, ikastetxe bateratuentzat
30
Urrotz
Zugarramurdi
Herri Ikastetrxe Bateratua
1
Baztanesa, S.A.
39
45.493
8.200
53.693
Zugarramurdi, Alkerdi, Dantxarinea, Urdazubi, Leorlas, Teileria
Lau bidaia
5 - MARTZILLA-AZKOIEN
Zarrakaztelu
"Virgen de la Oliva" I.P. eta D.B.H.I.
1
Ibiricu De Pablo, J.
35
45.735
8.025
53.760
San Isidro del Pinar, Figarol
Lau bidaia San Isidro del Pinar I.P.ko 6 ikaslerekin
6 - IRUNBERRI-ZANGOZA
Irunberri
"San Juan" I.P.
1
Bariáin Galar, I.J.
8
23.328
3.900
27.228
Turrillas, Indurain, Tabar, San Vicente, Domeño
Zangoza
"Luis Gil" I.P.
1
Veloz Sangüesina,S.A.
11
6.588
4.000
10.588
Gabarderal, Peña
mikrobusa
"Luis Gil" I.P./ "Sierra de Leyre" B.H.I.
1
Bariáin Galar, I.J.
52
31.321
3.900
35.221
Xavier, Esa, Ledea
23 C.P.+29 BHI
7 - LEITZA
Betelu
"Araxes" I.P.
1
Uzturre Bus, S.A.L.
12
15.881
3.200
19.081
Gaintza, Uztegi
2
Uzturre Bus, S.A.L.
17
15.881
3.200
19.081
Atallu, Arribe
3
Uzturre Bus, S.A.L.
8
15.881
3.200
19.081
Errazkin, Intza
Goizueta
"Andrés Narbarte Xalto" I..P.
1
Apecechea Zubiri, C.
7
15.370
4.900
20.270
Arano, Suro, Alduntzinborda, Alduntzin, Gorgori
3
Apecechea Zubiri, C.
4
11.809
3.900
15.709
Loiarta, Olaso, Kapero Txiki
4
Apecechea Zubiri, C.
13
5.284
3.900
9.184
Aitasemegi
8 - LODOSA-SAN ADRIÁN
Mendabia
I.P. / D.B.H.I.
1
Gurrea Hnos., S.L.
23
20.290
3.900
24.190
Elizagorria, Mendabia (kuartela)
lau bidaia (13 I.P.+ 10 B.H.I.)
Viana
"Ricardo Campano" I.P. / D.B.H.I.
1
Vianesa, S.A.
14
20.055
3.900
23.955
Aras, Bargota
10 - TUTERA
Cascante
"Vicenta María" I.P.
1
Conda, S.A.
26
20.016
6.500
26.516
Barillas, Ciudad Jardín
Tutera
"Monte San Julián" I.P.
1
Conda, S.A.
17
14.041
6.500
20.541
Fontellas
11 - BERA
Bera
"Ricardo Baroja" I.P./ "Toki Ona" B.H.I.
1
Burundesa, S.A.
23
28.596
7.035
35.631
Lizuniaga, Agerre
10 C.P.+ 13 IES
Lesaka
"Irain" I.P.
1
Burundesa, S.A.
18
23.481
7.035
30.516
Endara, Intzintzar, Zala, Aminea, Biurgarai, Biurrana, Frain Auzoa
12 - BURLATA-ATARRABIA-UHARTE
Uharte
"Virgen Blanca" I.P.
1
Yosein, S.L.
62
27.005
6.000
33.005
Lizoain Urotz, Erantsus, Ibiriku, Elia, Sagaseta, Etxalatz, Egues, Elkano, Altzuza, Olatz, Gorraitz, Areta
bi autobus (bi zaindari)
Atarrabia
"Lorenzo Goicoa" I.P.
1
Oyarzun Balda, F.
50
17.270
4.500
21.770
Olague, Etulain, Burutain, Olaitz, Sorauren, Arre
14 - IRUÑA-ERDIALDIA
Noain
"San Miguel" H.L.H.I.P.
2
Larrea Del Mozo, A.
10
15.495
4.000
19.495
Zabalzeta, Otao, Zabalegi, Torres, Imarkoain
Mikrobusa
15 - IRUÑA-ERMITAGAÑA-DONIBANE
Irurtzun
"Atakondoa" I.P.
1
Burundesa, S.A.
51
19.917
7.506
27.423
Irañeta, Ihabar, Hiriberri, Satrustegi, Etxarren, Egiarreta, Etxeberri
Iruña
"Sanduzelai" I.P.
4
Peche Fernández, A.
26
12.719
3.500
16.219
Iruña (Txantrea, Bar Porrón, Cr.Bernardino Tirapu, San Pedro auzoa, Artika k.), Antsoain, Iruña (Atarrabiako etorb.)
5
Peche Fernández, A.
46
12.719
3.500
16.219
Iruña (Gaztelu plaza, San Ignazio eliza, Vínculo Pza., Iratxeko Mona. kaleko bideg.)
6
Peche Fernández, F.
43
15.228
3.000
18.228
Mutiloa, Iruña ("Hegoalde" Ikastolako biribilgua, Bª Iñiguez k., Iturrama k., Eskirotz k., Barañain etorb./Nafarroako etorb., Nafarroako etorb./Mendebaldea, Ermitagaña/Irunlarrea kaleko bideg., A.M. Larraona k.)
II. ERANSKINA
Banatutako ibilbideak, garraio enpresek jarritako laguntzaileekin
13 - IRUÑA
Berriozar
"Mendialdea" I.P. / D.B.H.I."
2
Oyarzun Oroz, J.M.
44
19.075
119.075
Markalain, Gartziriain, Beltzuntze, Ollakarizketa
Laguntzailearekin
2 bis
Oyarzun Oroz, J.M.
35
15.000
1.875
16.8875
Elkarte, Ballariain, Berriogoiti, Aitzoain
Iragarkiaren kodea: 8875
Sarbidea
Nafarroako Aldizkari Ofiziala
Paseo Pablo Sarasate, 38, 2.º izda.
31001 - Iruña
848 42 12 50
