I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
Beste Xedapenak
934/2000 FORU AGINDUA, abuztuaren 31koa, Ingurugiro, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilariak emana, Azkoiengo Arau Subsidiarioak U-5 sektorean (El Escopar eta Anciel alderdiak) aldatzeko espedientea, herriko Udalak sustatua, behin betikoz onesten duena.
Azkoiengo Udalak idazpuruan zehaztutako espedientea aurkeztu du Ingurugiro, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuan, behin betikoz onetsi dezaten.
Ikusirik ekarritako dokumentazioa eta Lurraldearen Antolamendu eta Hirigintza Zerbitzuak emandako txostena, bidezko da espediente hori behin betikoz onestea, baina xedapen zatian agertzen diren zehaztapenak egin beharko dira.
Horren ondorioz, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko uztailaren 4ko 10/1994 Foru Legearen 116. artikuluan xedatutakoari jarraikiz,
AGINDU DUT:
1. Azkoiengo Arau Subsidiarioak U-5 sektorean (El Escopar eta Anciel alderdiak) aldatzeko espedientea, herriko Udalak sustatua, behin betikoz onestea, zehaztapen hauek eginda:
A.-SG-1 eta SG-2 bide lotuneak NA-6630 eta NA-115 errepideekin lotzeko eraikuntza proiektuari ibilgailuen trafikoari buruzko azterlan bat erantsi beharko zaio, glorieten edukiera diseinatzeko, hala nola Azkoiengo El Escopar industrialdearen eta Funesko San Colombar industrialdearen artean oinezkoen pasabide bat egiteari buruzko azterlan bat. Herrilan, Garraio eta Komunikazio Departamentuak bi azterlan horiei buruzko txostena eginen du eta, bidezkoak baldin badira, onetsiko ditu.
B.-Altxonbideko zoruaren sailkapena (T-4 zeharbidea) hirigintzako dokumentazioan azaldu beharko da.
C.-Udalak espedientearen testu bategina erredaktatuko du, zehaztapen eta doikuntzak barne direla. Gainera, proposatzen den antolaketa berria kartografia ofizialean adierazi beharko du, oinarri topografikoa edo lurzatietakoa erabiliz, eta ingurunea identifikatu. Funesko mugapean ukitzen den eremua ere sartu beharko da.
2. Foru Agindu honen kontra gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dela adieraztea, Nafarroako Gobernuari zuzendua, jakinarazi edo, bestela, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean gehienez ere, 30/1992 Legearen 114 eta 115. artikuluei jarraikiz (Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko Legea, urtarrilaren 13ko 4/1999 Legeak aldatua). Aldaketa espediente honen kontra administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzen ahal da, Nafarroako Auzitegi Nagusiko arlo bereko Sailari zuzendua, Foru Agindu hau jakinarazi edo, bestela, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik bi hilabeteko epean gehienez ere, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 10. artikuluan xedatutakoari jarraikiz.
3. Foru Agindu hau Azkoiengo Udalari jakinaraztea eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan.
Iruñean, bi milako abuztuaren hogeita hamaikan.-Ingurugiro, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilaria, Jesús Javier Marcotegui Ros.
Iragarkiaren kodea: A0008179