112. ALDIZKARIA - 2000ko irailaren 15a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Beste Xedapenak

922/2000 FORU AGINDUA, abuztuaren 31koa, Ingurugiro, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilariak emana, Villafrancako Arau Subsidiarioak UCA-58-1 eta UCA- 58-2 unitateetan aldatzeko espedientea, José Ramón Induráin Eleta jaunak Villafrancako aita karmeldarren komunitatearen izenean sustatua, behin betikoz onesten duena.

Villafrancako Udalak idazpuruan zehaztutako espedientea aurkeztu du Ingurugiro, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuan, behin betikoz onets dezaten.

Ikusirik ekarritako dokumentazioa eta Lurraldearen Antolamendu eta Hirigintza Zerbitzuak emandako txostena, bidezko da espediente hori behin betikoz onestea.

Horren ondorioz, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko uztailaren 4ko 10/1994 Foru Legearen 116. artikuluan xedatutakoari jarraikiz,

AGINDU DUT:

1. Villafrancako Arau Subsidiarioak UCA-58-1 eta UCA-58- 2 unitateetan aldatzeko espedientea, José Ramón Induráin Eleta jaunak Villafrancako aita karmeldarren komunitatearen izenean sustatua, behin betikoz onestea.

2. Foru Agindu honen kontra gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dela adieraztea, Nafarroako Gobernuari zuzendua, jakinarazi edo, bestela, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean gehienez ere, azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 114 eta 115. artikuluei jarraikiz (Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzkoa). Aldaketaren kontra administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzen ahal da, Nafarroako Auzitegi Nagusiko arlo bereko Sailari zuzendua, jakinarazi edo, bestela, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik bi hilabeteko epean gehienez ere, uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 10. artikuluan xedatutakoari jarraikiz Administrazioarekiko Auzien jurisdikzioa arautzen duen Legea baita.

3. Villafrancako Udalari eta, Villafrancako aita karmeldarren komunitatearen izenean, José Ramón Induráin Eleta jaunari Foru Agindu honen berri ematea eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, bi milako abuztuaren hogeita hamaikan.-Ingurugiro, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilaria, Jesús Javier Marcotegui Ros.

Iragarkiaren kodea: A0008178