112. ALDIZKARIA - 2000ko irailaren 15a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Herrilanak eta Zerbitzu Publikoak

773/2000 EBAZPENA, abuztuaren 22koa, Herrilan zuzendari nagusiak emana, "Bide segurtasuna. IUT-10 istripu ugariko tartea kentzeko lanak. Iruña-Tutera N-121 errepidearen 19,100 k.p.tik 20,900 k.p.ra birmoldatzea (Untzueko bidegurutzea)" izeneko proiektuari onespen teknikoa eman eta hark ukituriko ondasun eta eskubideen zerrenda jendaurrean jartzen duena.

Kontserbazio Zerbitzuak, bere txostenean, adierazi du jaso duela "Bide segurtasuna. IUT-10 istripu ugariko tartea kentzeko lanak. Iruña-Tutera N-121 errepidearen 19,100 k.p.tik 20,900 k.p.ra birmoldatzea (Untzueko bidegurutzea)" izeneko proiektua, Herrilan zuzendari nagusiak irailaren 8an emandako 601/1999 Ebazpenean adierazitakoari jarraikiz erredaktatua. Proiektuaren erredakzioa Eunate Cía. de Ingeniería S.L. enpresari esleitu zitzaion.

Proiektuaren helburu nagusiak hauek dira:

-Finkatutako helburua ongi betetzen duten diseinu egokien bidez bidegurutzea aztertu eta konpontzea (oinezkoen babesguneak, sartzeko eta ateratzeko erreiak), eta oinezkoen babesguneen eta bide berrien ardatzen kokalekua eta kota zehaztea.

-Drainatze-lan guztiak aztertu eta egitea (bidebazterrak, fabrikako lanak, hustubideak.), galtzadako, lur-erauzketako eta oraingo bidebazterretako urak aise hustu daitezen eta putzurik egin ez dadin.

-Aspektu paisajistiko eta ekologikoak eta ingurunea hobetzekoa kontuan hartzea, obra bukaturik itxura atsegina izan dezan. Horretarako erabiltzen ez diren zonak egokituko dira eta ingurunearekin bat egiteko moduan prestatuko (berdeguneak sortu, arbolak landatu, ezponda xuabeak egin.).

Obrak honetan dautza: erdiko errei bat egitea ezkerrera hartzeko, eta abiada moteltzeko eta bizitzeko erreiak egitea. Horretarako, Tutera-Iruña ardatza lekuz mugituko da 450 m-ko erradio bat lortzeko. Horrela N-121 errepidearen trazadura hobetu eta bidegurutzeko ikusmen-eremua handituko da.

Drainatze-lana, seinaleztapena eta balizajea ere eginen dira.

Proiektuarekin batera bidezko den Segurtasun eta Osasunari buruzko Azterlana aurkeztu da, hala nola obrek ukitutako eskubide eta ondasunen zerrenda.

Horrenbestez, Kontserbazio Zerbitzuak adierazi eta proposatu duenarekin bat, Nafarroako Foru Komunitatearen Gobernua eta Administrazioa arautzen dituen Foru Legearen 36.2 artikuluan emandako ahalmenak erabiliz, eta Herrilan, Garraio eta Komunikazio kontseilariak urriaren 7an emandako 3912/99 Foru Aginduaren bidez esleiturik ditudan eskurantzak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. "Bide segurtasuna. IUT-10 istripu askoko tarteak ezabatzeko lanak. Iruña-Tutera N-121 errepidearen 19,100 kilometro puntutik 20,900era bitartea birmoldatzea (Untzueko bidegurutzea)" izeneko proiektuari onespen teknikoa ematea.

2. Proiektu horrek ukitutako ondasun eta eskubideak desjabetzeko prozedurari hasiera ematea.

3. Proiektu hori eta ondasun eta eskubideen zerrenda jendaurrean jartzea 20 egun balioduneko epean. Epe horretan egoki irizten diren ohar edo alegazioak aurkeztu ahalko dira eta argitaratzen den zerrendan agertzen diren akatsak zuzentzeko beharrezko diren datuak idatziz aurkeztu. Horretarako, interesatuek lurzati-planoak aztertu ahalko dituzte Nafarroako Gobernuko Herrilan, Garraio eta Komunikazio Departamentuko Kontserbazio Zerbitzuko bulegoetan eta Untzueko Udaletxean.

4. Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Foru Komunitateko bi egunkaritan argitaratzea.

5. Ebazpen honen berri ematea Untzueko Udalari (lurzati-planoen kopia bat bidaliko zaio), Desjabetzapen Atalari eta Kontserbazio Zerbitzuari, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, bi milako abuztuaren hogeita bian.-Herrilan Zerbitzuko zuzendaria, Álvaro Miranda Simavilla.

UKITUTAKO ONDASUN ETA ESKUBIDEEN BANAKAKO ZERRENDA ZEHAZTUA

UNTZUEKO UDALERRIA

UN-01 UNTZUEKO HERRILURRAK ARIZU PLAZA, 7 6 2 308 ALORRA

UNTZUE

UN-02 AGUDO OZCOIDI, MANUEL ERLETOKIETA, 1 31 2 309 ALORRA

IRUÑA

UN-03 AOIZ ZABALZA, MARIA JESUS ARIZU PLAZA, 9 572 2 310 ALORRA

UNTZUE

UN-04 OTAZU SAN MARTIN, JOSE MARIA FRONTOIKO PLAZA, Z.G. 231 2 311 ALORRA

UNTZUE

UN-05 MARTINEZ EQUISOAIN, JUAN MARIA AGOITZ, 9-2.A B 21 2 312 ALORRA

IRUÑA

MARTINEZ EQUISOAIN, MATILDE EGIPTOKO AMA BIRJINA, 24

BARASOAIN

MARTINEZ EQUISOAIN, EVELINA BAIONAKO ETORB., 37-4.A C

IRUÑA

UN-06 IZPURA LIZASOAIN, RICARDO SAN MILLAN, 16 1.842 2 313 ALORRA

UNTZUE

UN-07 UNTZUEKO HERRILURRAK ARIZU PLAZA, 7 1.526 2 314 LARREAK

UNTZUE

UN-09 UNTZUEKO HERRILURRAK ARIZU PLAZA, 7 151 2 316 LARREAK

UNTZUE

UN-10 DOCUN IZPURA, ILDEFONSO SAN MILLAN, 9 148 2 317 ALORRA

UNTZUE

UN-11 IZURA MARCO, MARIA LAS CRUCES 2 235 2 135 ALORRA

UN-12 ANDIARENA GAZTELU, PEDRO TOMAS ZARAGOZAKO ERREPIDEA, Z.G. 7 2 136 ALORRA

GAZTELU ARTOZQUI, ANGELA ARTEDERRETA

UN-13 UNTZUEKO HERRILURRAK ARIZU PLAZA, 7 313 1 32 ZORUA

UNTZUE

UN-14 RENFEKO BURUZAGITZA, NAFARROAKO RENFEKO GELTOKIA 789 1 3 ZOLA

ONDAREA IRUÑA

UN-15 RENFEKO BURUZAGITZA, RENFEKO GELTOKIA 66 1 157 LARREAK

NAFARROAKO ONDAREA IRUÑA

UN-16 UNTZUEKO HERRILURRAK ARIZU PLAZA, 7 382 1 133 LARREAK

UNTZUE

UN-17 AOIZ ZABALZA, MARIA JESUS ARIZU PLAZA, 9 71 1 132 ALORRA

UNTZUE

UN-18 OTAZU SAN MARTIN, JOSE MARIA FRONTOIKO PLAZA, Z.G. 88 1 131 ALORRA

UNTZUE

Iragarkiaren kodea: A0008074