112. ALDIZKARIA - 2000ko irailaren 15a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Herrilanak eta Zerbitzu Publikoak

300/2000 FORU AGINDUA, uztailaren 31koa, Hezkuntza eta Kultura kontseilariak emana, Iruñeko San Nikolas parrokiako organoa Interes Kulturaleko Ondasun deklaratzeko espedientea irekitzen duena.

Vianako Printzea Erakundea-Kultura Zuzendaritza Nagusiak txostena aurkeztu du, Iruñeko San Nikolas parrokiako organoa Interes Kulturaleko Ondasun deklaratzeko espedientea ireki dadin proposatzeko, haren rococó kutxa oso interesgarritzat jotzen baita.

Espainiako Ondare Historikoari buruzko ekainaren 25eko 16/1985 Legeak eta urtarrilaren 111/1986 Errege Dekretuak, lege hori hein batean garatu zuenak (urtarrilaren 21eko 64/1994 Errege Dekretuak aldatu zuen), hala nola Interes Kulturaleko Ondasunen deklarazioa arautzen duen urriaren 3ko 217/1986 Foru Dekretuak, (abenduaren 30eko 572/1991 Foru Dekretuak aldatu zuen), eman dizkidaten ahalmenak erabiliz,

AGINDU DUT:

1. Iruñeko San Nikolas parrokiako organoa Interes Kulturaleko Ondasun deklaratzeko espedienteari ekitea.

2. Espedientearen izapidaketa aurrera eramatea, indarra duten xedapenekin bat.

3. Foru Agindu hau interesatuei jakinaraztea behar diren ondorioak sor ditzan.

4. Foru Agindu honen berri ematea Vianako Printzea Erakundea-Kultura Zuzendaritzako Ondare Historikoaren Zerbitzuari eta Hezkuntza eta Kultura Ministerioko Arte Ederren Zuzendaritza Nagusiko Interes Kulturaleko Ondasunen Erregistroari, aurretiaz idatzia gera dadin.

5. Foru Agindu hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea eta jendaurrean hogeita hamar egunez paratzea, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen den egunetik hasita, interesatuek egokiak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten.

Iruñean, bi milako abuztuaren hogeita bostean.-Hezkuntza eta Kultura kontseilaria, Jesús Laguna Peña.

Iragarkiaren kodea: A0008139