I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
Herrilanak eta Zerbitzu Publikoak
286/2000 FORU DEKRETUA, abuztuaren 21ekoa, Aberingo Udalaren herrilurreko 1.399 metro karraturen desafektazioa onesten duena, ondoren haien erabilera lagatzeko.
Aberingo Udalak 1.399 metro karratuko herrilurra desafektatzeko onespena eskatu dio Nafarroako Gobernuari, ondoren haren erabilera lagatzeko. Lur hori katastroko 2. poligonoko 769. lurzatikoa da.
Proposatutako desafektazioaren xedea da aipatu lurrak 50 urterako lagatzea Isidro Díez Urra jaunari, urteko kanona kobratuz, olibondoak landatzeko.
Aberingo Udalak zorrotz bete du espediente honen xede den arloaren gainean Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legeak dioena, baita Nafarroako Toki Entitateen Ondasunei buruzko Erregelamenduan ezarritakoa ere (urriaren 18ko 280/1990 Foru Dekretuaren bidez onetsia).
Horrenbestez, Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak bi milako abuztuaren hogeita bateko bilkuran hartutako erabakiari jarraikiz,
DEKRETATU DUT:
1. artikulua. Aberingo Udalaren herrilurreko 1.399 metro karraturen desafektazioa onestea, katastroko 2. poligonoko 769. lurzatikoak hain zuzen.
2. artikulua. Baimena ematen zaio Aberingo Udalari desafektatutako lurrak Isidro Díez Urra jaunari lagatzeko, olibondoak landatzeko.
3. artikulua. Desafektazioaren onespena Aberingo Udalak onetsi zuen baldintza plegua betetzearen baldintzapean dago, batez ere klausula berezi bat, zeinean adierazten baita herrilur hura herri ondarera itzuli behar dela desafektazioa eragin zuten helburuak desagertu edo betetzen ez badira.
4. artikulua. Aberingo Udalak espediente honen xede diren lurren mugak jarri behar ditu.
AZKEN XEDAPENA
Foru Dekretu honek Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.
Iruñean, bi milako abuztuaren hogeita batean.-Nafarroako Gobernuko lehendakaria, Miguel Sanz Sesma.-Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura kontseilaria, Ignacio Javier Martínez Alfaro.
Iragarkiaren kodea: A0008232