I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
Agintariak eta Langileak
EBAZPENA, 2000ko abuztuaren 28koa, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak emana, 1996ko abuztuaren 26an Funtzio Publikoaren eta Antolaketaren zuzendari nagusiak emandako Ebazpena aldatzen duena, epai batek hala agintzen duelako. Horren ondorioz, Justa Otazu Elduayen andrea Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko administrari izateko 125 lanpostu betetzeko izendaturikoen zerrendan sartu beharra dago.
1995eko azaroaren 27ko Ebazpenaren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko administrari izateko 125 lanpostu oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdi murriztua onetsi zen. Deialdi hori 1995eko abenduaren 6ko 150. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen.
Deialdiko Epaimahaiaren izendapen proposamena ikusita, 1996ko abuztuaren 26an Funtzio Publikoaren eta Antolaketaren zuzendari nagusiak Ebazpena eman zuen proposamenean sartu eta puntuaziorik altuena zuten 125 izangaiak izendatzeko. Horren ondotik, Justa Otazu Elduayen andreak egintza haien aurkako errekurtso arruntak aurkeztu zituen, baina Nafarroako Gobernuak 1997ko otsailaren 10eko Erabakiaren bidez ezetsi zituen.
Hori horrela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoak aurkeztu zituen (31/97 eta 32/97 zenbakidunak) Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Sailean. Auzitegi horrek honako epai hau eman zuen 2000ko maiatzaren 24an:
"EPAIA: aurkezturiko errekurtsoa aintzat hartzen dugularik, aurkaturiko Ebazpena deuseza dela deklaratu beharrean gaude antolamendu juridikoaren aurkakoa baita. Hortaz, errekurtso-egileak Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiaren 96-8-26ko Ebazpenaren bidez onetsitako lanpostuen zerrendan agertzeko duen eskubidea aldarrikatzen dugu, izendapenak dakartzan ondorio guztiekin, gainera. Zerrenda hartan 121-bis lanpostua dagokio."
Horrenbestez, Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilariak urriaren 13an emandako 201/1999 Foru Aginduaren bidez esleiturik ditudan eskurantzak erabiliz,
EBATZI DUT:
1. Funtzio Publikoaren eta Antolaketaren zuzendari nagusiak 1996ko abuztuaren 26an emandako Ebazpena aldatzea eta Justa Otazu Elduayen andrea Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko administrari izateko 125 lanpostu betetzeko izendaturiko langileen zerrendan sartzea.
Oposizio-lehiaketa hartako puntuazioaren arabera eratu zen izangaien zerrendan Justa Otazu Elduayen andrea 121-bis tokian dago.
2. Justa Otazu Elduayen andrea administrari lanpostu baterako izendatzea, 1996ko abuztuaren 26ko Ebazpen hartan (1996ko irailaren 2ko 106. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALa) izendaturiko gainerako izangaiek dituzten baldintza berberetan, honakoetan alegia:
a) C maila edo taldean sartuko da, maila edo talde horri dagozkion lansariak jasoko ditu eta lehengo departamentu edo erakunde autonomo berari atxikita egonen da.
b) Mailaz igotzeko lehiaketa horretan parte hartuta ere, ez da aldatuko mailaz igo aurretik izangaiak zuen araubide juridikoa. Eskubide pasiboen eta osasun laguntzaren araubidea ere berbera izanen da.
c) Justa Otazu Elduayen andreak eginkizun berberak izanen ditu, baina, horiez gain, lortutako maila edo taldeari dagozkion beste batzuk ere agintzen ahalko zaizkio.
3. Ebazpen honen ondorio ekonomiko eta administratiboek atzerako eragina izanen dute, 1996ko irailaren 3ra arte hain zuzen, 1996ko abuztuaren 26ko Ebazpenean xedatutakoarekin bat. Horrenbestez, Justa Otazu Elduayen andreak administrari lanpostuaren jabetza hartu zuen eguna 1996ko irailaren 3a izanen da, ondorio guztietarako.
Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuak behar den doikuntza eginen du behin-behineko plantilla organikoan eta Justa Otazu Elduayen andreari dagozkion atzerapenak ordainduko dizkio.
4. 31/97 eta 32/97 administrazioarekiko auzi-errekurtsoei dagokien administrazio espedientea artxibatzea.
5. Ebazpen hau Langileriaren Hautapen eta Araubidearen Atalera igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.
6. Ebazpen honen berri ematea Justa Otazu Elduayen andreari, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Administrazio eta Giza Baliabideen zuzendariari eta Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuko Langileri Zerbitzuari, behar diren ondorioak izan ditzan.
Iruñean, bi milako abuztuaren hogeita zortzian.-Funtzio Publikoaren zuzendari nagusia, Ignacio Bandrés Urriza.
Iragarkiaren kodea: A00082