III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
B U R L A T A
Jarduera sailkatuak
Ingurugiroa babesteko jarduera sailkatuen kontrolari buruzko abenduaren 5eko 16/1989 Foru Legean xedatutakoa betetzeko asmoz, aditzera ematen da Udaletxeko bulegoetan jendaurrean egonen dela, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara eman eta hamabost egunez, Burlatako Bakearen Pasealekua, 2-behean dagoen lokala ostatu-kafetegirako egokitzeko udal lizentziari dagokion espedientea, jarduera sailkatuen arautegiari jarraikiz, epe horretan egokitzat jotzen diren erreklamazioak aurkeztu ahal izateko. Jarduera ondotik definitzen da:
Eskatzailea: Javier Vergara Salguero. Jarduera: ostatu-kafetegia. Tokia: Bakearen pasealekua, 2-behea.
Burlatan, bi milako irailaren bostean. Hirigintza eta Ingurugiroko zinegotzi eskuordea, José Antonio Jiménez Francés.
Iragarkiaren kodea: A0008295