112. ALDIZKARIA - 2000ko irailaren 15a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

B A R A S O A I N

Enkantea, osasun kontsultategi berria egiteko obrak adjudikatzeko

1.-Modua: enkantea, presako tramitazioarekin.

2.-Xedea: osasun kontsultategi berria egitea.

3.-Aurrekontua: 24.335.395 pezeta, BEZa barne.

4.-Eskaintzak aurkeztea: hamahiru egun naturaleko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik, goizeko zortzietatik arratsaldeko hirurak arte, Barasoaingo Udaleko Idazkaritzan, astelehenetik ostiralera, astearteetan izan ezik.

5.-Aurkeztu beharreko dokumentazioa: baldintzen pleguan zehazten da.

6.-Eskaintzak irekitzea eta adjudikazio proposamena: Barasoaingo Udaleko bilkura aretoan, eskaintzak aurkezteko epea bukatu eta hurrengo egun baliodunean, goizeko hamaika eta erdietan eginen den jendaurreko ekitaldian.

7.-Obrak bukatzeko epea: zazpi hilabete, zuinketa eta obra hasierako egiaztatze akta sinatzen denetik aitzina.

Gainerako dokumentuak eta datu jakingarriak Barasoaingo Udaleko Idazkaritzan aurki ditzakete interesatuek eta planoak eta baldintzen pleguak, berriz, Ulzama Color papertegian, Iturrama, 9, Iruña.

Barasoainen, bi milako irailaren bostean. Alkatea, Carlos Izuriaga Eslava.

Iragarkiaren kodea: A0008303