112. ALDIZKARIA - 2000ko irailaren 15a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

I R U Ñ A

2000ko 15 zenbakiko ordenantza fiskaleko aldaketa, arriskugarri gerta daitezkeen animaliak edukitzeko lizentziak emateko tasa arautzeko asmoz

Iruñeko Udalak, 2000ko abuztuaren 3ko osoko bilkuran, besteak beste, ondoko erabaki hau hartu zuen:

"Ikusirik espedientean dagoen dokumentazioa, erabaki da: hasiera batez onestea 15 zenbakiko ordenantza fiskaleko aldaketa, espedientean baitago, eta haren tituluari idazketa berria ematea, 2, 3, 4 eta 6. artikuluak eta tarifen eranskina.

Espedientea arauzko moduan tramitatzea."

Ordenantza hori jendaurrean egonen da hogeita hamar egun balioduneko epean, eta aztertu ahalko da Herriko Etxeko iragarki oholean eta Ingurugiro eta Osasun Alorrean (San Saturnino, 2). Irekirik geratzen da alegazioak aurkezteko epea, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta hogeita hamar egun baliodunetan bukatuko baita.

Aditzera ematen da, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legeari jarraikiz.

Iruñean, bi milako abuztuaren hamarrean. Alkatea, Yolanda Barcina Angulo.

Iragarkiaren kodea: a0007784