III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
L U Z A I D E
Aurrekontuko aldaketa. 2000 urteko aurrekontu orokor eta bakarreko aldaketa. Kreditu berezia sortzeko espedientea
Luzaideko Udalak, 2000ko abuztuaren 3an egindako osoko bilkura arruntean, 2000 urteko aurrekontu orokor eta bakarreko aldaketa hau hasiera batez onestea erabaki zuen:
-Kreditu berezia sortzea, Leausi mendiko itxitura finantzatzeko.
Gastuak: Kontusaila: 1.581.69205. Kontzeptua: 1.200 m inguruko itxitura Leausi mendian. Zenbatekoa: 900.000 pezeta.
Dirusarrerak: finantzazioa, diruzaintzako gerakinaren kargura. 870 kontusaila, diruzaintzako gerakina, gastu orokorretarako. Zenbatekoa: 900.000 pezeta.
Espedientea 15 egun baliodunetan egonen da jendaurrean, udal idazkaritzan, iragarkia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta iragarki oholean agertuta, herritarrek eta interesatuek aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak egin ditzaten.
Jendaurreko epeak iraun bitartean erreklamaziorik egiten ez bada, behin betikoz onetsitzat hartuko da aurrekontuko aldaketaren espedientea.
Argitara ematen da, 6/1990 Foru Legearen 276. artikuluan eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen 202.ean ezarritakoa betez.
Luzaiden, bi milako abuztuaren zazpian. Alkatea, Nicolás Camino Caminondo.
Iragarkiaren kodea: A0007662