112. ALDIZKARIA - 2000ko irailaren 15a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

L U Z A I D E

1999ko kontuen behin betiko onespena

Luzaideko Udalak, 2000ko maiatzaren 18an egindako osoko bilkura arruntean, adostasun txostena eman zion 1999ko ekitaldi ekonomikoko kontuen espedienteari eta hasiera batez onetsi zuen.

Espedientea jendaurrean egon da hamabost egun baliodunetan, iragarkia 2000ko uztailaren 5eko 81. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu ondoren.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 303. artikuluan eta hurrengoetan eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 240. artikuluan eta hurrengoetan ezarritakoari jarraituz, 15 eguneko epea erreklamaziorik gabe iraganik, Luzaideko Udalak, 2000ko abuztuaren 3an egindako osoko bilkura arruntean, behin betikoz onetsi du 1999ko ekitaldiko kontuen espedientea, horretarako behar den legezko gehiengoa izanik.

Luzaiden, bi milako abuztuaren zazpian. Alkatea, Nicolás Camino Caminondo.

Iragarkiaren kodea: A0007661