112. ALDIZKARIA - 2000ko irailaren 15a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

I R U Ñ A

Udal hilerriko hilobien kontzesio administratiboa

Honen bitartez, aditzera ematen da Iruñeko Udalean sarrera eman zaiola udal hilerrian kontzesio administratiboaren transmisioa eskatzen duen idazkiari, datu hauen araberakoa:

Erregistro zenbakia: 00023704.

Sarrera eguna: 2000ko ekainaren 1a.

Eskatzailea: Manuel Zabalza Urniza.

Espedientea tramitatzeko udal egoitza: Ondare Departamentua. Udaletxeko lehen solairua.

Panteoia: San Rafael, 16.

Egungo titularra: Francisco Urniza.

Jarri nahi den titularra: Manuel Zabalza Urniza.

Aurkeztutako tituluak: agiri pribatuak.

Eskaeraren xedea: titulartasuna aldatzea.

Prozedura azterketa eta alegazio epea:

Espedientea ikusgai egonen da Ondare Departamentuko bulegoetan. Hura aztertzeko interesa duten pertsona fisiko eta juridikoek hilabeteko epea dute horretarako Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik, baita alegazioak egin eta agiriak edo beste elementu batzuk aurkezteko ere, espedientean kontuan hartzeko modukoak direla uste badute. Iruñeko Udalaren erregistro orokorrera igorriko dira, Udaletxeko beheko solairura, alegia.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan eta betea izan dadin.

Iruñean, bi milako abuztuaren hiruan. Alkatea, Yolanda Barcina Angulo.

Iragarkiaren kodea: A0007557