I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
Herrilanak eta Zerbitzu Publikoak
EBAZPENA, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Errektoreak emana, Nafarroako Unibertsitate Publikorako ekipamendu mikroinformatikoa erosteko gastua baimendu eta esleipen espedienteari hasiera ematen diona.
1.-Esleipena egin duen entitatea.
a) Erakundea: Nafarroako Unibertsitate Publikoa.
b) Espedientea izapidatzen duen bulegoa: Ekonomi Kudeaketako Atala.
c) Espediente zenbakia: C6/2000.
2.-Kontratuaren xedea.
a) Xedearen deskribapena: ekipamendu mikroinformatikoa erostea.
3.-Izapidetza, esleitzeko prozedura eta forma: lehiaketa publiko irekia.
4.-Lizitazioaren oinarrizko aurrekontua: 27.737.000 pta.
5.-Behin-behineko bermea: 554.740 pta.
6.-Argibideak eta agiriak jasotzeko tokia.
a) Administrazio eta Kudeaketa Eraikineko Harrera- lekua.
b) Helbidea: Arrosadiko Campusa. 31006 - Iruñea (Nafarroa)
c) Telefonoa: (948)169016
d) Telefaxa: (948)169661
7.-Eskaintzak edo parte hartzeko eskaerak aurkezteko toki-egunak.
a) Aurkezteko azken eguna: Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara eman eta biharamunetik kontatzen hasita, hogeita seigarren egun naturalaren eguerdiko 14:30era arte.
b) Aurkeztu beharreko agiriak: baldintza administratibo eta teknikoen pleguan agertzen direnak.
c) Aurkezteko tokia: Errejistro Orokorra, Nafarroako Unibertsitate Publikoa. Administrazio eta Kudeaketa Eraikina. Arrosadiko Campusa. 31006 - Iruñea (Nafarroa)
8.-Eskaintzak irekitzea.
a) Entitatea: Nafarroako Unibertsitate Publikoa. Administrazio eta Kudeaketa Eraikina. Batzargela.
b) Helbidea: Arrosadiko Campusa. 31006 - Iruñea (Nafarroa)
c) Proposamenak aurkezteko epea amaitu ondorengo hamargarren egun baliodunean, eguerdiko 12:00etan, irekiko dira. Aurrekoaren ondorioz plikak jendaurrean irekitzeko eguna larunbata bada, larunbat horren ondorengo astelehenean irekiko dira.
9.-Iragarkien gastuak: iragarki ofizialak eta egunkarietan azaldu beharrekoak esleipen-hartzailearen kontura ordainduko dira.
Iruñean, bi milako abuztuaren lauan, Errektorea, Antonio Pérez Prados.
Iragarkiaren kodea: A0007500