100. ALDIZKARIA - 2000ko abuztuaren 18a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

O R K O I E N

Ehiza barruti publikoa eratzeko proiektua

Basafauna eta haren habitatak babestu eta kudeatzeari buruzko martxoaren 5eko 2/1993 Foru Legea betez, aditzera ematen da ezen iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita hamabost egunetan jendaurrean paratuko dela Orkoiengo udal bulegoetan ehiza barruti publikoa eratzeko proiektuari buruzko espedientea, epe horretan barrutian sartuko diren lurren jabeek, beren jabetzak eratuko den ehiza barrutian sartu nahi ez dituztela berariaz adierazteko aukera izan dezaten.

Barrutian sartuko diren lurrak: Orkoiengo udal mugapeko 440,6 hektarea.

Orkoienen, bi milako abuztuaren lauan. Alkatea, Casimiro Larrea Ruiz.

Iragarkiaren kodea: A0007595