100. ALDIZKARIA - 2000ko abuztuaren 18a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Agintariak eta Langileak

173/2000 FORU AGINDUA, uztailaren 31koa, Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilariak emana, erdi mailako tituludunen zerrenda bat hauta-proben bidez osatzeko deialdia onesten duena, ondoren, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko Ekonomi eta Ogasun Departamentuan (Nafarroako Zerga Osasuna barne, hari atxikiriko erakunde autonomoa baita) sortzen diren premien arabera kontratatu ahal izateko. Zerrendak hiru urteko indarraldia izanen du.

Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilariak uztailaren 31n emandako Foru Aginduaren bidez, erdi mailako tituludunen zerrenda bat hauta-proben bidez osatzeko deialdia onetsi da, ondoren, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko Ekonomi eta Ogasun Departamentuan (Nafarroako Zerga Osasuna barne, hari atxikiriko erakunde autonomoa baita) sortzen diren premien arabera kontratatu ahal izateko. Zerrendak hiru urteko indarraldia izanen du eta oinarriak ondoko hauek dira:

1. Deialdia egiten da erdi mailako tituludunen zerrenda bat hauta-proben bidez osatzeko, ondoren Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko Ekonomi eta Ogasun Departamentuan (Nafarroako Zerga Osasuna barne, hari atxikiriko erakunde autonomoa baita) sortzen diren premien arabera kontratatu ahal izateko. Zerrendak hiru urteko indarraldia izanen du. Hori eginen da honakoetan xedatutakoari jarraikiz: Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko langileen sarrerari buruzko Erregelamenduaren 42.2.c) artikulua (1985eko ekainaren 17ko 73. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALa), eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko langileen lan baldintzei buruzko Akordioak, 1996ko ekainaren 28an sinatuak.

Nolanahi dela ere, kontuan hartuko da, zerrendako aldi baterako langileen kontratazioa egin aitzinetik, antzeko lanpostuan lan kontratupeko langile finko edo funtzionario izateko egin den edo egitekoa den azken deialdi publikoan hauta-probak gainditu eta lanposturik gabe gelditu den pertsonarik ba ote dagoen; izan ere, egindako azken deialdi publikoa gainditu eta lanposturik gabe gelditu direnek lehentasuna izanen baitute aldi baterako lanpostu horiek betetzeko.

Eskaintza egin ostean edo gisa horretako langilerik ez dagoelako aukera hori agorturik, aipatu zerrendan dauden pertsonei dei eginen zaie, erdietsitako puntuazioaren arabera.

2. Hautatutako izangaiak administrazio araubidean edo lan araubidean kontratatu ahalko dira aldi baterako eta B maila edo taldean sartuko. Baldintza ekonomikoak eta lan baldintzak izanen dira aldi baterako lan araubidean kontrataturiko langileei buruz indarra duen lan arloko legeriak ezarritakoak, bai eta Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren menpeko erakunde autonomoen lan kontratupeko langileen Enpresaz gaindiko Lan Hitzarmen Kolektiboan ezarritakoak ere. Azken hori 1996ko irailaren 4ko 107. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen.

Bestalde, administrazio araubideko kontratua egiten denean honakoek xedatutakoari jarraituko zaio: Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren Testu Bateginaren 88.b) artikulua eta hurrengoak, eta aplikagarriak diren gainerako arauzko xedapenak (beti ere bere egoerari egokitzen bazaizkio). Lanpostu horri dagozkion lansariak jasoko dituzte, plantillako langile finkoei dagozkienak izan ezik.

Kontratatuei alta emanen zaie Gizarte Segurantzaren araubide orokorrean eta bertara afiliatuko dira; beraz, haien kargura egonen dira dagokion kuota eta P.F.E.Z.ren atxikipena, bidezko diren kopuruetan.

3. Izangaiek ondoren azaltzen diren baldintzak bete beharko dituzte eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean:

a) Nazionalitate espainiarra izatea eta adinez nagusia.

b) Unibertsitateko diploma, ingeniari tekniko edo arkitekto teknikoaren titulua edo ofizialki balio berekotzat jotako besteren bat izatea, edo titulu hori bereganatzeko moduan egotea eskabideak aurkezteko epea amaitzen den egunean, edo egun horretarako lizentziatura bateko, arkitekturako edo goi mailako ingeniaritzako lehen hiru kurtsoak osorik egin eta gaindituak izatea.

c) Eginkizunak betetzea eragotziko dion eritasunik edo akats fisiko zein psikikorik ez izatea.

d) Eginkizun publikoak betetzeko desgaitua edo gabetua ez egotea, ez eta Administrazio Publiko baten zerbitzutik bereizia izatea ere.

e) Erabiliko den kontratazio ereduari dagozkion baldintzak betetzea.

Baldintza horiek agiri bidez egiaztatu beharko dituzte hautatu eta kontratatzen diren izangaiek, kontratua formalizatu aurretik horretarako ezartzen zaien unean.

Baldintza horiek, e) idazatikoa izan ezik, eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean betetzen dituztela ulertuko da, eta hautapen prozedurak iraun bitartean ere bete beharko dituzte, harik eta kontratazioa egiten den arte.

4. Deialdi honetan parte hartu nahi dutenek deialdiaren I. eranskineko ereduaren arabera egindako eskaera aurkeztu behar dute Nafarroako Gobernuko Erregistro Orokorrean, Iruñeko Karlos III.a etorbideko 2. zenbakian.

5. Eskaerak aurkezteko epea hogeita hamar egun naturalekoa da, deialdi hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara eman eta biharamunetik hasita.

6. Eskaerak aurkezteko epea bukatuta, Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuko Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusiko Lan Harremanen Zerbitzuak jendaurrean paratuko du onartutako eta baztertutako izangaien zerrenda, Nafarroako Gobernuko iragarki oholean (Karlos, III.a, 2, ataria, Iruña). Izangaiek bost egun balioduneko epea izanen dute erreklamazioak aurkeztu edo eskabidearen akatsak zuzentzeko.

7. Onartu eta baztertutako izangaien zerrendarekin batera, hauta-proba egiteko eguna eta lekua jakinaraziko dira; proba 2000ko irailaren bigarren hamabostalditik aurrera egiteko asmoa dago.

8. Epaimahai kalifikatzailea.

Epaimahaia ondoko hauek osatuko dute:

Mahaiburua: José Ignacio Pérez de Albéniz Andueza jauna, Nafarroako Zerga Ogasuneko Tributu Zerbitzuko zuzendaria.

Ordezkoa: José Luis Azcárate Sanz jauna, Nafarroako Zerga Ogasuneko Ogasuna Kudeatzeko Zerbitzuko zuzendaria.

Mahaikidea: Jesús Ondarra Erdozia jauna, Nafarroako Zerga Ogasuneko Tributu Zerbitzuko Balio Erantsiaren Zergari Buruzko Aholku Teknikorako bulegoburua.

Ordezkoa: Elvira de Lorenzo Valdelomar andrea, kudeatzailea, Nafarroako Zerga Ogasuneko Tributu Zerbitzuko Balio Erantsiaren gaineko Atalari atxikia.

Mahaikidea: Ana Juániz Larrañegui andrea, Nafarroako Zerga Ogasuneko Tributu Zerbitzuko Pertsona Fisikoen Errentaren eta Ondarearen Zergei buruzko Aholku Teknikorako bulegoburua.

Ordezkoa: Inés Casado Redín andrea, kudeatzailea, Nafarroako Zerga Ogasuneko Tributu Zerbitzuko Pertsona Fisikoen Errentaren eta Ondarearen gaineko Zergen atalari atxikia.

Mahaikidea: Foru Komunitateko Administrazioko (Nafarroako Zerga Ogasuna barne) Langile edo Enpresa Batzordeetako ordezkari bat, haiek izendatua.

Ordezkoa: Foru Komunitateko Administrazioko (Nafarroako Zerga Ogasuna barne) Langile edo Enpresa Batzordeetako ordezkari bat, haiek izendatua.

Mahaikide-idazkaria: Javier Ezpeleta Iraizoz jauna, Nafarroako Zerga Ogasuneko Ogasuna Kudeatzeko Zerbitzuko Errenta eta Ondare Kanpaina Antolatzeko bulegoburua.

Ordezkoa: Isaac Hualde Resano jauna, Nafarroako Zerga Ogasuneko Ogasuna Kudeatzeko Zerbitzuko Entitate Laguntzaileen bulegoburua.

Epaimahaia hautapen probak egin baino lehen eratu beharko da.

Epaimahaia ezin izanen da eratu, ezta jardun ere, kideen gehiengo absolutua, behintzat, biltzen ez bada.

Epaimahaiak gehiengoz erabakiko ditu deialdiaren oinarriak ulertu eta aplikatzeko moduaz sor daitezkeen arazo guztiak.

Epaimahaiak aholkulari espezialistei dei egin ahalko die probarako. Aholkulari horiek beren espezialitate teknikoan aritzera mugatuko dira eta haietan baizik ez diote lagunduko epaimahaiari

9. Hauta-proba deialdi honen II. eranskinean ageri den gai zerrendako gaiei buruzkoa izanen da.

Epaimahaiak probaren iraupena finkatuko du hura hasten denean.

10. Hauta-proba 0tik 50era bitarte puntuatuko da eta gutxienez ere puntuazioaren erdia (25 puntu) lortzen ez duten izangaiak baztertuko dira.

11. Hautatutako izangaien zerrenda Nafarroako Gobernuko iragarki oholean argitaratuko da.

12. Kontratatzen diren hautatuak Nafarroako Foru Administrazioko Ekonomi eta Ogasun Departamentuari atxikiko zaizkio (Nafarroako Zerga Ogasuna, barne, hari atxikiriko erakunde autonomoa baita).

13. Deialdi honen kontra, hala nola beronen oinarrien eta egintzen kontra, gora jotzeko errekurtsoa paratzen ahalko da Nafarroako Gobernuari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritutako egintza argitaratu edo jakinarazten den egunetik hasita. Gora jotzeko errekurtsoaren ebazpenaren kontra administrazioarekiko auzi-errekurtsoa paratzen ahalko da, Nafarroako Auzitegi Nagusiari zuzendua, bi hilabeteko epean.

Iruñean, bi milako uztailaren hogeita hamaikan.-Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilaria, Rafael Gurrea Induráin.

I. ERANSKINA

Eskabide eredua

Izena: ....................... adinez nagusia. Nortasun Agiri Nazionalaren zenbakia: ....... Jaioteguna: .................. Jaioterria: ............... (............) Bizilekua (herria, kalea, zenbakia): .............. (............), ..................... Posta kodea: ......... Telefonoa: .........

Honela dio:

Erdi mailako tituludunen zerrenda bat hauta-proben bidez osatzeko deialdia onetsi da, ondoren, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko Ekonomi eta Ogasun Departamentuan (Nafarroako Zerga Osasuna barne, hari atxikiriko erakunde autonomoa baita) sortzen diren premien arabera kontratatu ahal izateko. Zerrendak hiru urteko indarraldia izanen du eta deialdia .....(e)ko .........aren .....(e)ko ..... Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen.

Deialdian eskatzen diren baldintza guztiok betetzen dituela:

a) Nazionalitate espainiarra izatea eta adinez nagusia.

b) Unibertsitateko diploma, ingeniari tekniko edo arkitekto teknikoaren titulua edo ofizialki balio berekotzat jotako besteren bat izatea, edo titulu hori bereganatzeko moduan egotea eskabideak aurkezteko epea amaitzen den egunean, edo egun horretarako lizentziatura bateko, arkitekturako edo goi mailako ingeniaritzako lehen hiru kurtsoak osorik egin eta gaindituak izatea.

c) Eginkizunak betetzea eragotziko dion eritasunik edo akats fisiko zein psikikorik ez izatea.

d) Eginkizun publikoak betetzeko desgaitua edo gabetua ez egotea, ez eta Administrazio Publiko baten zerbitzutik bereizia izatea ere.

Baduela minusbaliotasunik, eta horregatik eskatzen duela ondoko egokitzapena, adierazitako arrazoiengatik. (Beste orri batean zehaztuko dira minusbaliotasunaren nondik-norakoak eta eskatzen diren egokitzapenak).

Eskatzen du:

Aipatu deialdian onartua izatea, hauta-probetan parte hartu ahal izateko.

Iruñean, 2000ko abuztuaren ....................(e)an.

(Sinadura)

II. ERANSKINA

Gai zerrenda

HITZARMEN EKONOMIKOA

1. gaia.-Estatuaren eta Nafarroako Foru Komunitatearen arteko hitzarmen ekonomikoa. Xedapen orokorrak, harmonizazio tributariorako arau komunak eta Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergari eta Balio Erantsiaren gaineko Zergari buruzko arauak.

PERTSONA FISIKOEN ERRENTAREN GAINEKO ZERGA

2. gaia.-Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zerga. Zergaren araubide juridikoa, izaera, xedea eta aplkazio eremua.

3. gaia.-Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zerga. Zerga gaiaren esparru materiala eta pertsonala.

4. gaia.-Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zerga. Zerga oinarria: arau orokorra. Lanaren etekinak. Higiezinen eta higigarrien kapitalaren etekinak.

5. gaia.-Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zerga. Enpresa jardueren eta lanbide jardueren etekinak. Ondare gehikuntzak eta gutxitzeak. Egozpenak: gardentasun fiskala.

6. gaia.-Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zerga. Errenten integrazioa eta konpentsazioa. Likidazio oinarri orokorra: zerga oinarriaren zati orokorraren murrizpenak. Likidazio oinarri negatiboaren zati orokorraren konpentsazioa. Likidazio oinarri berezia.

7. gaia.-Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zerga. Kuota osoa. Kuota likidoa: kuotaren kenkariak. Kuota diferentziala. Zerga zorra.

8. gaia.-Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zerga. Taldeko tributazioaren aukera. Famili unitatearen kontzeptua. Aukera erabiltzea. Taldeko tributazioaren elementuak. Kontusail negatiboen konpentsazioa taldeko tributazioan. taldeko tributazioaren arau bereziak.

9. gaia.-Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zerga. Zerga aldia eta zergaren sortzapena. Urte naturala baino gutxiagoko zerga aldia. Dirusarreren eta gastuen aldi baterako egozpena. Familiaren egoeraren zehaztapena.

10. gaia.-Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zerga. Atxikipen edo konturako dirusarrerari loturiko errentak. Konturako ordainketak egiteko beharturik dauden pertsonak. Kontura atxikitzeko edo sartzeko beharraren sorkuntza. Atxikipenen aldi baterako egozpena. Konturako atxikipen edo sarreren kalkulua eta zenbatekoa. Atxikitzailearen eta konturako sarrera egiteko beharturik dagoenaren betebeharrak.

11. gaia.-Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zerga. Zergaren kudeaketa: prozeduraren hasiera, egiaztapena eta aztertzea, likidazioa, dirubilketa. Betebehar formalak. Preskripzioa. Errekurtsoak.

Oharra: Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergari buruzko gaien erantzunak Nafarroan indarra duten arauen araberakoak izanen dira.

BALIO ERANTSIAREN GAINEKO ZERGA

12. gaia.-Balio Erantsiaren gaineko Zerga. Izaera eta aplikazio eremua. Zerga gaia: ondasunak ematea eta zerbitzuak egitea, Europako Batasunaren barneko ondare-eskuraketak eta ondasunen inportazioak.

13. gaia.-Balio Erantsiaren gaineko Zerga. Ondasunak ematea eta zerbitzuak egitea, Europako Batasunaren barneko ondare-eskuraketak. Salbuespenak ondasunen inportazioetan (Balio Erantsiaren gaineko Zergari buruzko 37/92 Legearen 27, 64 eta 65. artikuluak).

14. gaia.-Balio Erantsiaren gaineko Zerga. Zerga gaia egiteko lekua: ondasunak ematea eta zerbitzuak egitea, Europako Batasunaren barneko ondare-eskuraketak. Zergaren sortzapena: ondasunak ematea, zerbitzuak egitea, Europako Batasunaren barneko ondare-eskuraketak eta ondasunen inportazioak.

15. gaia.-Balio Erantsiaren gaineko Zerga. Zerga gaia: ondasunak ematea, zerbitzuak egitea, Europako Batasunaren barneko ondare-eskuraketak eta ondasunen inportazioak. Subjektu pasiboak: ondasunak ematea, zerbitzuak egitea, Europako Batasunaren barneko ondare-eskuraketak eta ondasunen inportazioak. Zergaren erantzuleak. Zerga erasana.

16. gaia.-Balio Erantsiaren gaineko Zerga. Zerga tasa. Kenkariak eta itzulketak. Zergaren aplikazio eremuan kokaturik ez dauden enpresari eta profesionalentzako itzulketak.

17. gaia.-Balio Erantsiaren gaineko Zerga. Araubide bereziak. Arau orokorrak. Araubide erraztua. Nekazaritza, abeltzaintza eta arrantzaren araubide berezia. Ondasun erabilien, arte objetuen, antzinako gauzen eta bilduma objektuen araubide berezia. Bidai agentzietako araubide berezia. Baliokidetza errekarguaren araubide berezia.

18. gaia.-Balio Erantsiaren gaineko Zerga. Subjektu pasiboen betebeharrak. Zergaren kudeaketa: likidazioa eta dirubilketa. Ofizioko behin-behineko likidazioa. Europako Batasunaren barneko eragiketen aitorpen laburtua. Ordezkari fiskala.

19. gaia.-Balio Erantsiaren gaineko Zerga. Dirusarreraren etena. Arau-hausteak eta zehapenak. Errekurtsoak. Xedapen gehigarriak, iragankorrak, indargabetzaileak eta azken xedapenak.

20. gaia.-Balio Erantsiaren gaineko Zerga. Martxoaren 8ko 85/1993 Foru Dekretua, fakturak nola luzatu eta gastu eta kenkariak nola egiaztatu arautzen duena.

Oharra: Balio Erantsiaren gaineko Zergari buruzko gaien erantzunak Nafarroan indarra duten arauen araberakoak izanen dira, eta, horietan arautzen ez den guztian, eremu komunean indarra duten arauetara egokituko dira.

Iragarkiaren kodea: A0007354