100. ALDIZKARIA - 2000ko abuztuaren 18a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

L E O T Z

Hasierako onespena eraikin eta eraikuntzak arautzen dituen ordenantzari

Leozko Udalak, 2000ko ekainaren 23an egin bilkura berezian, hasiera batez onetsi zuen Leozko Udal Barruti honetako eraikin eta eraikuntzak arautzen dituen ordenantza.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluak ezarri bezala, espedientea ikusgai egonen da 30 egunez, erabaki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik aitzina, epe horretan herritarrek eta interesa dutenek hura aztertu eta bidezko juzkatzen dituzten alegazioak aurkez ditzaten.

Iratxetan (Leotz), bi milako ekainaren hogeita seian. Alkatea, sinadura ulertezina.

Iragarkiaren kodea: A0006134