100. ALDIZKARIA - 2000ko abuztuaren 18a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

L E O T Z

Hasierako onespena 1999ko kontuen espedienteari

Leozko Udalak, 2000ko ekainaren 23an egin bilkura berezian, hasiera batez onetsi zuen 1999ko ekitaldiko kontuen espedientea. Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Legearen 304. artikuluari jarraikiz, kontuen barrenean daude bai toki entitatearenak bai Orbalan S.L. udal sozietatearenak.

Aipatu 6/1990 Foru Legearen 305. artikuluak ezarri bezala, jendaurreko epea abian jartzen da 15 egun balioduneko epean, erabaki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik aitzina, epe horretan herritarrek eta interesa dutenek espedientea aztertu eta egoki juzkatzen dituzten alegazioak edo oharrak aurkez ditzaten.

Iratxetan (Leotz), bi milako ekainaren hogeita seian. Alkatea, sinadura ulertezina.

Iragarkiaren kodea: A0006133