II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
- I R U Ñ A
Iruñeko Udaleko ikuskatzaile-ofizial izateko lanpostu bat oposizio murriztuaren bidez betetzeko deialdia
.
1.-Arau orokorrak.
1.1. Ikuskatzaile-ofizial izateko lanpostu bat betetzea da deialdi honen xedea, hasiera batean Alde Zaharraren, Hiri Altzarien eta Berdeguneen Alorrean aritzeko, oposizio murriztuaren bidez, deialdi honetan eskatzen diren baldintzak egiaztatzen dituzten plantilako langileen artean.
1.2. Lanpostua C mailakoa da eta haren lansariak maila horri dagozkionak dira, uztailaren 4ko 158/1984 Foru Dekretuaren bidez onetsitako Lansarien Behin-behineko Erregelamenduan eta gainerako xedapen aplikagarrietan xedatutakoari jarraikiz. Hartan aritzeko izendatzen denak Iruñeko Udalaren langileriari dagokionez indarra duten xedapenek adierazten dituzten eskubide eta betebehar guztiak izanen ditu, eta halaber, eskubide pasiboetan eta osasun laguntzan anarteraino aplikatu zaion araubide bera.
1.3. Izendatzen diren izangaiek Iruñeko udalerrian bizi beharko dute.
1.4. Lanaldiaren sistema zerbitzuaren beharretara egokituko da, eta eskumena duten organo administratiboek noiznahi aldatzen ahal dute.
2.-Bete beharreko eginkizunak.
-Ikustaldiak eta kontrolak egitea, bere eginkizunekin ikusteko duten udal ordenantzak aplikatzearen ondoriozko arautegia bete dadin.
-Eginkizun horiei dagozkien aktak eta txostenak prestatzea.
-Arau-hausleei salaketak paratzea, eta horiek bere agintari hurbilenari igortzea, behar den espedienteak segida izan dezan.
-Bere maila eta kategoria barnean manatzen zaizkion eginkizun guztiak.
3.-Izangaiek bete beharreko baldintzak.
3.1. Oposizio honetan onartua izateko, izangaiek, eskabideak aurkezteko epea akitzen den egunean baldintza hauek bete beharko dituzte:
a) Iruñeko Udaleko D mailako funtzionarioa izatea.
b) Profesional-ofizialaren lanpostu baten jabetzako izendapena eta obra-ikuskatzailearen eginkizuna eduki eta Alde Zaharraren, Hiri Altzarien eta Berdeguneen Alorrari atxikirik egotea.
c) Borondatezko edo nahitaezko eszedentzian ez egotea.
d) Administrazio publikoetan bortz urteko antzinatasuna, onartua, egiaztatzea.
e) Goi Mailako Batxilergo titulua, Bigarren Mailako Lanbide Heziketakoa edo baliokideren bat izatea.
Titulaziorik ez duenak zortzi urteko antzinatasuna, onartua, egiaztatzen ahalko du.
Aipatutako baldintzak eskabideak aurkezteko unean egiaztatu beharko dira.
4.-Eskabideak.
4.1. Deialdian parte hartzeko eskabideak Iruñeko Udalaren erregistro orokorrean aurkeztu beharko dira hogeita hamar egun naturaleko epean, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, azken eguneko 14:00ak arte, egun balioduna baldin bada eta, ez bada, hurrengoan. Eskabideak deialdi honetan I. eranskinean argitaratutako ereduari lotu beharko zaizkio. Eskabideetan izangaiek adierazi beharko dute eskatutako baldintza guztiak betetzen dituztela, eskabideak aurkezteko epea akitzen den egunean.
4.2. Eskabideak aurkezteko epea luzaezina izanen da.
5.-Izangaien onarpena eta erreklamazioak.
5.1. Eskabideak aurkezteko epea akiturik, alkateak izangai onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda onesteko ebazpena emanen du.
5.2. Izangai baztertuek, behin-behineko zerrenda argitaratu eta ondoko hamar egun balioduneko epean, erreklamazioak egin eta, akatsik baldin bada, horiek zuzentzen ahalko dituzte.
5.3. Erreklamazioetarako epea iraganik eta horiek ebatzirik, alkateak onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onesteko ebazpena emanen du.
6.-Epaimahaia.
6.1. Epaimahaia kide hauek osatuko dute:
Mahaiburua: alkate jauna.
Ordezkoa: jaun alkateak izendatu beharrekoa.
Mahaikidea: Carlos González Hernández jauna.
Ordezkoa: Enrique Maya Miranda jauna.
Mahaikidea: Langileri Batzordeak izendatu beharrekoa.
Ordezkoa: Langileri Batzordeak izendatu beharrekoa.
Mahaikidea: Javier Lasarte Castiella jauna.
Ordezkoa: Aitziber Ochoa Iriarte andrea.
Mahaikide-idazkaria: Esther Azanza Fernández andrea.
Ordezkoa: María Dolores Alfonso Doncel andrea.
Epaimahaia hautapen probak hasi aurretik eratu beharko da.
6.2. Epaimahaia ezin da eratu ezta jardun ere kideen erabateko gehiengoa, gutxienez, bertan ez bada.
6.3. Epaimahaiak gehiengoz erabakiko ditu deialdiaren oinarriak ulertu eta aplikatzerakoan sor daitezkeen afera guztiak.
6.4. Epaimahaiak aholkulari espezialisten laguntza eskatzen ahalko du, proba guztietarako edo batzuetarako. Aholkulari horiek beren espezialitate teknikoetan aritzera mugatuko dira eta horien inguruan baizik ez dira ariko lanean epaimahaiarekin.
7.-Oposizioa nola eginen.
7.1. Oposizioa iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta, gutienez, bi hilabete iraganda hasiko da, izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onesten duen ebazpenean adieraziko diren egunean, tokian eta orduan.
Ondoren, epaimahaiak gainerako probak egiteko iragarkiak aditzera emanen ditu, erregelamenduak ezarri bezala.
7.2. Oposizioa
a) Lehenbiziko ariketa.
Gehienez ere 90 minututan, II. eranskineko gaiekin edo bete beharreko eginkizunekin ikusteko duen ariketa teoriko eta/edo praktiko bat egitea. Gehienez ere 50 puntu izanen ditu eta 25etik beherako puntuazioa jasotzen duten izangaiak bazterturik geldituko dira.
Ariketa hau test moduan egin daiteke epaimahaiak horrela erabakitzen badu.
b) Bigarren ariketa.
Bete beharreko eginkizunekin ikusteko duen kasu praktikoren bat azaltzea. Gehienez ere 50 puntu, eta baztertuta geldituko dira 25 puntu baino gutxiago lortzen dutenak.
c) Buruz buruko elkarrizketa, ez da baztergarria izanen, eta gaia deialdiaren xedea den lanpostua izanen da. Gehienez ere 6 puntu emanen dira.
7.3. Epaimahaikide bakoitzak bere aldetik eginen du kalifikazioa eta kalifikazio guztien banaz-bertzeko aritmetikoa izanen da ariketa zati horren puntuazioa.
7.4. Ariketa bakoitza akitutakoan, epaimahaiak, hamar eguneko epean, izangaien zerrenda aditzera emanen du Iruñeko Udalaren iragarki oholean eta aurreko ariketa egin den tokian, lortutako kalifikazioekin eta halaber, oposizioaren hurrengo ariketa eginen den eguna eta tokia, 48 ordu lehenago, gutxienez.
7.5. Probetarako deialdi bakarra eginen da, eta izangaiek Nortasun Agiri Nazionala aldean dutela agertu beharko dute. Agertzen ez diren izangaiak baztertuta geldituko dira.
8.-Gainditzen dutenen zerrenda.
8.1. Azken ariketaren kalifikazioa akiturik, epaimahaiak aditzera emanen du Iruñeko Udalaren iragarki oholean eta aurreko ariketa egin den tokian gainditu duten izangaien zerrenda, lortutako puntuazioaren ordenaren arabera, izangai bakoitzak oposizioaldian lortutako kalifikazioak batu ondoan.
8.2. Epaimahaiak jaun alkateari igorriko dio puntuazio altuena duen izangaiaren aldeko izendapen proposamena.
9.-Izendapena eta jabetza hartzea.
9.1. Jaun alkateak puntuazio altuena lortu duen izangaia Iruñeko Udaleko ikuskatzaile izendatuko du, ebazpen ofizial baten bidez.
9.2. Izendatutako izangaiak karguaren jabetza hartu beharko du hilabeteko epean, izendapenaren jakinarazpenetik hasita. Ezinbertzeko kasuetan salbu, epe horretan jabetza hartzen ez badu, ikuskatzaile- ofizialaren kategoria eskuratzeko eskubide guztiak galduko ditu eta kasu horretan, alkateak gainditu dutenen zerrendan ondo-ondotik heldu den izangaiarekin beteko du hutsunea.
10.-Errekurtsoak.
Deialdiaren kontra, baita haren oinarrien eta egintzen kontra ere, errekurtso hauetakoren bat para daiteke hautara:
a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean hura jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik aitzina.
b) Administrazioarekiko errekurtsoa, Administrazioarekiko Aferen Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean errekurritutako ekintza edo erabakia argitaratu eta jakinarazi eta biharamunetik hasita.
c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean errekurritutako ekintza edo erabakia argitaratu edo jakinaraztzen den egunetik aitzina.
Epaimahaiaren egintzen kontra gora jotzeko errekurtsoa para daiteke jaun alkateari zuzendua, hilabeteko epean errekurritutako ekintza argitaratu edo jakinaraztzen den egunetik aitzina.
Iruñean, mila bederatziehun eta lauretan hogeita hemeretziko ekainaren hamarrean. Alkatea, José Javier Chourraut Burguete.
I. ERANSKINA
Eskabide eredua
Izena: , adinez nagusi
N.A.N. zenbakia: ...................
Sorteguna:
Sorlekua: (..........)
Bizitokia: (..........)
Karrika: Zenbakia: .....
Posta kodea: .......................
Telefonoa: .........................
Zure aitzinera agertzen da eta ahalik egokien dio:
Ikuskatzaile-ofizial izateko lanpostu bat oposizio bidez betetzeko deialdian onartua izatea eskatzen duela.
Ez duela karguan aritzea galaraziko dion inolako eritasun edo akats fisiko edo psikikorik.
Ez dagoela sartuta indarra duten xedapenetan ezarritako ezgaitasun kasuetan.
Eskatutako baldintza guztiak betetzen dituela eskabideak aurkezteko epea akitzen den egunean.
Horrenbertzez,
Eskabide hau onartua izatea eskatzen du eta, horren indarrez, ikuskatzaile-ofizial izateko lanpostu bat oposizio bidez betetzeko deialdira onartua izatea.
Iruñean, 1999ko ...........aren ..........(e)an.
(Sinadura)
IRUÑEKO UDALEKO JAUN ALKATE UDALBURUA.
II. ERANSKINA
1.-Foru Erakundeak.
2.-Nafarroako toki entitateak.
3.-Nafarroako Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileen Estatutua.
3.-Udal antolaketa.
5.-Arbolen morfologia, anatomia eta funtzionamendua.
Erroa: kanpo morfologia. Barne anatomia eta funtzionamendua.
Enborra: kanpo morfologia. Barne anatomia eta funtzionamendua.
Hostoak: kanpo morfologia. Barne anatomia eta funtzionamendua.
6.-Kimatzearen justifikazioa: kimatzeko arrazoiak. Kimatzeak dakartzan arazoak.Kimatze aroak.
7.-Ebakitzeko metodoak: A. Shigoren konpartimentalizazioaren teoria. Zaurietan egin beharreko zainketak. Kimatze mota ezberdinen zerrenda.
Iragarkiaren kodea: A9906380