II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
- A G O I T Z
Agoizko arau subsidiarioen aldaketa puntuala 2. poligonoko 270 eta 271. lurzatietan
.
Agoizko Udalak, 1999ko ekainaren 11n eginiko osoko bilkuran, legezko quorumarekin, hasiera batez onetsi zuen Agoizko arau subsidiarioen aldaketa puntuala 2. poligonoko 270 eta 271. lurzatietan, Construcciones Suago, S.L. enpresak sustatua.
Jendaurrean jartzen da iragarkia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta hilabeteko epean, Lurzoruari buruzko Legearen testu bategineko 114. artikuluari eta harekin bat datozenei jarraikiz. Epe horretan interesatuek egoki juzkatzen dituzten alegazio edo erreklamazioak aurkeztu ahal izango dituzte.
Agoitzen, mila bederatziehun eta laurogeita hemeretziko ekainaren hamalauan. Alkatea, José Manuel Gárriz.
Iragarkiaren kodea: A9906359