88. ALDIZKARIA - 1999ko uztailaren 16a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

- ETXARRI-LARRAUN

Akatsen zuzenketa

.

Akatsa atzeman da Etxarri-Larraun Kontzejuak harturiko erabakiei buruzko ediktuaren testuan. Erabaki horien bidez aurreragoko erabakiak berretsi ziren, Ciganda jaunari lur batzuk ematen zaizkiolarik okupatutako beste batzuen truke.

Testua 1998ko abenduaren 23ko 156. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen 8.910. orrialdean, bigarren zutabean, eta honela dio: "...hurrenez hurren 230, 156 ....zati bat atzematen dituzten...", eta honela behar du: "...hurrenez hurren 230, 157... zati bat atzematen dituzten...".

Etxarri-Larraunen, mila bederatziehun eta laurogeita hemeretziko ekainaren hamaikan. Alkatea, sinadura ulertezina. Idazkaria, sinadura ulertezina.

Iragarkiaren kodea: A9906336