88. ALDIZKARIA - 1999ko uztailaren 16a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

- Agintariak eta Langileak

109/1999 FORU AGINDUA, ekainaren 11koa, Ekonomi eta Ogasun kontseilariak emana, Francisco Javier Labiano Garciriain jauna, bitarteko gisa, Tributu Zerbitzuko Oinordetzen gaineko Zergaren Likidaziorako bulegoburu izendatzen duena.

Abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuak Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren Testu Bategina onesten duenak, hirugarren xedapen gehigarriaren 2. zenbakian xedatzen duenez, atalburutzak eta bulegoburutzak bitarte baterako bete daitezke, organo eskudunak egindako izendapenaz; burutza horiek betetzen dituztenek nahitaez Foru Komunitateko Administrazioko funtzionarioak edo hari atxikirik daudenak izan beharko dute.

Horrenbestez,

AGINDU DUT:

Francisco Javier Labiano Garciriain jauna, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko funtzionarioa, bitarteko gisa, Tributu Zerbitzuko Oinordetzen gaineko Zergaren Likidaziorako bulegoburu izendatzea.

Iruñean, mila bederatziehun eta laurogeita hemeretziko ekainaren hamaikan.-Ekonomi eta Ogasun kontseilaria, José María Aracama Yoldi.

Iragarkiaren kodea: A9906296