II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
- A L T S A S U
E D I K T U A
.
1999ko ekainaren 10ean, Altsasuko Udaleko alkate José Angel Aguirrebengoa Imaz jaunak honako hau eman du:
Ingurugiro, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilariak 1998ko abenduaren 21ean eman Foru Aginduaren bidez, behin betikoz onetsi ziren zenbait aldaketa Altsasuko Planeamendurako Arau Subsidiarioetan. Horiek 1999ko urtarrilaren 15eko 7. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu ziren.
Aldaketa horien artean, UE Intxostiari dagokiona dago, haren eremua definitzen baitu, baita lankidetza sistema ezartzen ere hartarako.
Planeamendu hori gauzatuz eta garatuz, Altsasuko Udalak unitatea garatuko du, aurreikusitako sistema gauzatuz, eta behar den birzatitze proiektua aurkeztuz eta tramitatuz, uztailaren 4ko 10/1994 Foru Legearen 168.1.a) artikuluan xedatutakoaren babespean. Horretarako, birzatitze espedientea ofizioz abiatuko da, arau horretan eta Hirigintzako Kudeaketaren gaineko Erregelamenduaren 101. eta ondoko artikuluetan xedatutakoari jarraikiz.
Beste alde batetik, arau horietan eta Hirigintzako Kudeaketaren gaineko Erregelamenduaren 103. artikuluan aurreikusitakori jarraikiz, beharrezkoa da birzatitzeak ukitutako jabe eta eskubideen titularrek beren tituluak erakustea, haien finkei dagozkien egoera juridikoak, ezagutzen dituztenak, kalifikatu behar baitira.
Ikusirik aipatu arauak eta orokorrean aplikatzeko gainerakoak, eta, bereziki, Toki Araubidearen Oinarriei buruzko Legearen 21.l.m) artikulua,
Ebatzi dut:
1. Altsasuko Arau Subsidiarioetako aldaketaren barrenean, UE Intxostia exekuzio unitatea birzatitzeko espedientea ofizioz abiatzea, exekuzio unitate horri dagokion birzatitze espedientea aurkeztuz, behin aurkeztuta, legeak aurreikusten duen bidetik tramitatuko baita.
2. Birzatitzeak ukitzen dituen eskubideen jabe eta titularrei errekerimendu egitea, dituzten tituluak erakuts eta ezagutzen dituzten egoera juridikoak -beren finkei dagozkienak- aitor diezaizkioten Udal honi (Hirigintzako Zerbitzu Teknikoak). Horretarako 10 egun naturaleko epea izanen dute, ebazpen hau jakinarazi edo hura bera Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita.
3. UE Intxostia exekuzio unitatearen barnean dauden finka guztien titulartasun eta kargen ziurtagiriak eskatzea, ofizioz, Iruñeko Jabetzaren 3. Erregistroari.
4. Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea eta Foru Komunitatean gehien zabaltzen diren egunkarietako batean, gutxienez.
5. Ebazpen hau banan-banan jakinaraztea UE Intxostia exekuzio unitatean sarturiko jabeei.
Administrazio egintza edo erabaki honen aurka,
errekurtso hauek para daitezke:
-Hautara eta hilabeteko epean jakinarazi eta biharamunetik, berraztertze errekurtsoa, egintza eman zuen organoari zuzendua edo, bestenaz, gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua.
-Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, bi hilabeteko epean jakinarazi eta biharamunetik hasita, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Sailari zuzendua, kasu hauetan salbu, orduan Administrazioarekiko Aferen Epaitegiari zuzendu beharko baitzaio (19/1998 Legearen 8.1 artikulua):
-Langileei dagozkien aferak, karrerako funtzionario publikoen jaiotzaren edo iraungipenaren gainekoak izan ezik.
-Tributuen eta Toki Ogasunei buruzko legerian araututako zuzenbide publikoko gainerako dirusarreren kudeaketa, ikuskapena eta dirubilketa.
-Eraikitzeko edo lurra eta zorupea erabiltzeko lizentziak, aurrekontua 250 milioi pezeta baino gehiagoko aurrekontua ez dutenetan, baita irekitzeko lizentziak ere.
-Aurri deklarazioak eta higiezinak zaindu, berritu eta zaharberritzeko obren exekuzio aginduak.
-Zehapen administratiboak, zernahikoak, zenbatnahikoak eta nolanahikoak izanik ere.
Altsasun, mila bederatziehun eta lauretan hogeita hemeretziko ekainaren hamarrekoak. Alkatea, sinadura ulertezina.
Iragarkiaren kodea: A9906327