88. ALDIZKARIA - 1999ko uztailaren 16a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

- ESPARTZA-ZARAITZU

Urbanizazio proiektua

.

Espartza-Zaraitzuko Udalak, 1999ko ekainaren 1ean eginiko osoko bilkuran, onestea erabaki zuen Espartza- Zaraitzuko 2. poligonoko 59. lurzatiaren urbanizazio proiektua, Santiago Iribarren eta María José Gil Idoate jaun-andreek sustatua.

Espedientea interesatuen eskura dago udal bulegoetan, hamabost eguneko epean aztertu eta bidezko alegazioak aurkez daitezen, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko uztailaren 4ko 10/1994 Foru Legearen 119.3 eta 4 artikuluan xedatutakoari jarraikiz.

Espartza-Zaraitzu, mila bederatziehun eta laurogeita hemeretziko ekainaren hamalauan. Alkatea, Alejandro Ramírez Ramírez.

Iragarkiaren kodea: A9906289