88. ALDIZKARIA - 1999ko uztailaren 16a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

- R O C A F O R T E

Hasierako onespena herrilurren probetxamendua arautzen duen ordenantzaren aldaketari

.

Rocaforteko Kontzejuaren Kudeaketa Batzordeak, 1999ko maiatzaren 31n egin bilkuran, herrilurren probetxamendua arautzen duen ordenantzaren 3, 6, 9, 12, 15, eta 30. artikuluak aldatu eta beste bi artikulu gehitzea onetsi zuen.

Ordenantza eta baita erabakia ere, Kontzejuaren iragarki oholean egonen dira ikusgai, hogeita hamar egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik aitzina, herritarrek eta interesatu eskubidedunek, aipatu epearen barrenean, idazkaritzan dagoen espedientea aztertu ahal izan dezaten.

Rocaforten, mila bederatziehun eta laurogeita hemeretziko ekainaren batean. Alkate kontzejuburua, Fermín Montes Ruiz.

Iragarkiaren kodea: A9906226