88. ALDIZKARIA - 1999ko uztailaren 16a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

- Beste Xedapenak

OSASUN DEPARTAMENTUA. Ediktua.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzurako Dietetika eta Nutrizioko teknikari espezialista izateko 4 lanpostu oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdia, 1999ko apirilaren 7ko 42. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara emana. Iragarkia.

Ana María del Castillo Baztán, Ainhoa Alemán Braña eta Guillermo Rubio Tejero jaun-andreek helegite arrunta paratu dute Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak 1999ko martxoaren 1ean emandako 266/1999 Ebazpenaren kontra. Ebazpen horren bidez Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzurako Dietetika eta Nutrizioko teknikari espezialista izateko 4 lanpostu oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdia onetsi zen. Beraz, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 112. eta 59. artikuluetan xedaturikoarekin bat interesatuei jakinarazten zaie, iragarki hau argitaratu eta gehienez ere hamar egun balioduneko epearen barrenean, alegazioak aurkez ditzaketela.

Aurkezturiko helegitearen kopia interesatuen esku dago Osasun Departamentuan, Iruñeko Amaia kaleko 2Ako bigarren oinean.

Alegazioak Osasun Departamentuko Erregistroan aurkezten ahalko dira, bulego berean.

Iruñean, mila bederatziehun eta laurogeita hemeretziko ekainaren hamabostean.-Osasun Departamentuko zuzendari nagusia, Juan José Arístegui Rodríguez.

Iragarkiaren kodea: A9906341