88. ALDIZKARIA - 1999ko uztailaren 16a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

- Herrilanak eta Zerbitzu Publikoak

OHARRA, Nekazaritzako Egituren Zerbitzuak emana, Lakar aldeko lurzati berrantolamenduaren ordezko lursailen jabetza hartzea aditzera ematen duena.

1999ko ekainaren 7ko Ebazpenaren bidez, Nekazaritzako Egitura eta Elikagai Industrien zuzendari nagusiak xedatu du Lakar aldeko lurzati berrantolamenduaren Akordioan adjudikatutako ordezko lursailen jabetza ematea interesatuei, ohar hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen den egunetik aitzina.

Lakarko Kontzejuan interesatuen eskura daude ikusgai alde horretako planoak eta jabe bakoitzari egokitutako sorten zerrenda.

1994ko abenduaren 9ko Nekazaritzako Azpiegituren Erreformari buruzko Foru Legearen 60. artikuluak adierazten duenari jarraikiz, ohar hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara eman eta biharamunetik hasita hilabeteko epean, interesatuek erreklamazioak egin ahalko dituzte, lursail berrien benetako edukieraren eta berrantolamendu espedientean agertutakoaren arteko aldea % 3 baino handiagoa baldin bada. Erreklamazio horiek perituaren irizpena beharko dute eta Nekazaritzako Egituren Zerbitzuko zuzendariari igorriko zaizkio.

Iruñean, mila bederatziehun eta laurogeita hemeretziko ekainaren zortzian.-Nekazaritzako Egituren Zerbitzuko zuzendaria, José Oroz Uriz.

Iragarkiaren kodea: A9906134