I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
- Herrilanak eta Zerbitzu Publikoak
OHARRA, Nekazaritzako Egituren Zerbitzuak emana, Nabaskoze aldeko Lurzati Berrantolamenduari buruzko behin betiko Erabakiaren onespena jendaurrean paratzen duena.
Nabaskoze aldeko Lurzati Berrantolamenduan interesatuak direnei, horren onura publikoa martxoaren 3ko 81/1993 Foru Dekretuaren bidez deklaratu baitzen, adierazten zaie:
Lehenbizi.-Nekazaritzako Egitura eta Elikagai Industrien zuzendari nagusiak 1999ko ekainaren 7an eman Ebazpenaren bidez, Nabaskoze aldeko Lurzati Berrantolamenduari buruzko Erabakia onetsi zen, behin- behineko Erabakian bidezko ziren aldaketak sartu ondoren. Aldaketa horiek Nekazaritzako Azpiegituren Erreformari buruzko abenduaren 9ko 18/1994 Foru Legeak bere 50. artikuluan zehaztutakoari jarraikiz eginiko proiektuaren inkestaren ondorioz sartu ziren. Erabaki zen, halaber, lege bereko 56. artikuluak ezartzen duen moduan argitaratzea.
Bigarren.-Lurzati Berrantolamendua egiteko Erabakia jendaurrean paratuko da Nabaskozeko Udaletxean, ohar hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean.
Hirugarren.-Hilabeteko epe horretan gora jotzeko errekurtsoa paratzen ahal da Nafarroako Gobernuko Erregistro Orokorrean Nafarroako Gobernuari zuzendua, nork bere izenean edo beste batek ordezkatuta. Idazkian helbide bat adieraziko da bidezko jakinarazpenak egiteko. Ohartarazten da lurzati berrantolamenduari buruzko erabakiaren aurka bakarrik dela bidezko errekurtsoa aurkeztea oinarriekin bat ez badator edo egiteko eta argitaratzeko aginduriko formalitateak hautsi badira, aipatu Legearen 109. eta hurrengo artikuluen arabera.
Iruñean, mila bederatziehun eta laurogeita hemeretziko ekainaren bederatzian.-Nekazaritzako Egituren Zerbitzuko zuzendaria, José Oroz Uriz.
Iragarkiaren kodea: A9906138