88. ALDIZKARIA - 1999ko uztailaren 16a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

- Herrilanak eta Zerbitzu Publikoak

696/1999 EBAZPENA, ekainaren 24koa, Herrilan zuzendari nagusiak emana, "NA-134 errepideak (Ebroko ardatza) NA-115 errepidearekin (Tafalla-Azkoien-Rincón de Soto) duen lotunea (Milagroko bidegurutzea) aldatzeko lanak" kontratatzeko espedientea onesten duena.

Herrilan, Garraio eta Komunikazio Departamentuak lizitaziorako deia egin du "NA-134 errepideak (Ebroko ardatza) NA-115 errepidearekin (Tafalla-Azkoien- Rincón de Soto) duen lotunea (Milagroko bidegurutzea) aldatzeko lanak" kontratatzeko, honako baldintza orokor hauei jarraikiz:

-Kontratuaren xedea: aipatutako lanak egitea.

-Esleipen modua: irekia/enkantea.

-Kontrataren aurrekontua: 59.391.259 pezeta (356.948,66 euro).

-Egiteko epea: Hiru (3) hilabete.

-Kontratuaren sailkapena: G taldea, 4. azpitaldea, e) kategoria.

-Proposamenak aurkeztea: 1999ko abuztuaren 12a arte, Herrilan, Garraio eta Komunikazio Departamentuko Erregistroan (San Ignazio etorbidea 3, 3. solairua, Iruña).

-Aurkeztu beharreko agiriak: administrazio klausula partikularren pleguan ageri direnak. Agiriek jatorrizkoak edo kopia kautotuak izan behar dute.

Administrazio klausula partikularren plegua eta agindu teknikoena lizitatzaileen eskura egonen dira, aztergai, Bide Zerbitzuan (San Ignazio etorbidea 3, behea, Iruña).

-Proposamen ekonomikoak jendaurrean irekitzea: 1999ko abuztuaren 24ko 12:00etan, Herrilan, Garraio eta Komunikazio Departamentuan.

Iruñean, mila bederatziehun eta laurogeita hemeretziko ekainaren hogeita lauan.-Herrilan zuzendari nagusia, Alvaro Miranda Simavilla.

PROPOSAMEN EREDUA

Honen azpian sinatzen duenak, .................. j/a, adinez nagusia, ..........(e)ko bizilaguna, helbidea .............(e)n, ................. kaleko ...... zk.an duenak, bere izenean (edo ................. ordezkatuz), ..........(e)ko ..... Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean "NA-134 errepideak (Ebroko ardatza) NA-115 errepidearekin (Tafalla-Azkoien-Rincón de Soto) duen lotunea (Milagroko bidegurutzea) aldatzeko lanak" enkantearen bidez esleitzeari buruz argitara eman den iragarkiaren berri duelarik, baita lizitazio horretan manatzen duten baldintza teknikoen eta administrazio klausula partikularren pleguen berri ere, konpromisoa hartzen du, agiri horiei hertsiki lotuz, lan horiek egiteko ................ (zenbakiz eta letraz) .................. pezetaren truke.

(Eguna eta sinadura)

Iragarkiaren kodea: A9906713