144. ALDIZKARIA - 2013ko uztailaren 29a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ANTZIN

Antolamendu xehakatuko aldaketa Arau Subsidiarioetan. U.E 2.26-2.27 unitatea

Antzingo Udalak, 2013ko uztailaren 11n egin osoko bilkuran, erabaki zuen behin betiko onestea Antzingo Arau Subsidiarioetako U.E 2.26-2.27 unitateko antolamendu xehakatuan Construcciones Peña Anguiano e Hijos S.L.k sustatu duen aldaketa.

Abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 81. artikuluan xedatuari jarraikiz, behin betiko onespena eta haren hirigintzako araudia argitara ematen dira Nafarroako Aldizkari ofizialean.

Antzinen, 2013ko uztailaren 17an.–Alkatea, Javier Dallo Díaz de Cerio.

ERANSKINA

Hirigintzako arauak

UE 2.26-2.27 unitatea.

Etxebizitza kopurua, gehienez: 15.

Lerrokadurak eta sestrak: dagokien planoan ezarritakoak dira.

Eraikuntzaren erabilerak: bizitegitarako erabilera xehakatua.

Eraikuntzaren garaierak: Gehieneko solairu kopurua: S+B+1+Solairuartea; beheko solairuaren garaiera librea: 4 m;·beheko eta lehenbiziko solairuen garaiera librea, gutxienez: 2,50 m; eraikinaren garaiera osoa, gehienez: 8 m.

Eraikuntzaren baldintzak: familia bakarreko bizitegitarako erabilera, etxebizitza bakartuetan, binakakoetan eta atxikietan, dagokien planoan ezarritakoaren arabera.

Eraikuntzako baldintzak: aplikatzekoak dira Antzingo Arau Subsidiarioetako ordenantzetan indarra dutenak.

Eraikigarritasuna:

1.etik 12.erako lurzatiak: 215 m².

13.etik 15.erako lurzatiak: 190 m².

Aparkatzeko tokiak: etxebizitza bakoitzaren barnean aurreikusten da garaje plaza bat, eta plaza bat erreserbatuko da lurzatiaren barnean. Gainera, unitatearen barnean 27 plaza apailatuko dira bideetan.

Kudeaketa baldintzak: borondatezko birzatiketa.

Iragarkiaren kodea: L1310468