88. ALDIZKARIA - 1999ko uztailaren 16a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

- Agintariak eta Langileak

1018/1999 EBAZPENA, ekainaren 11koa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Administrazio eta Giza Baliabideen zuzendariak emana, Nafarroako Foru Komunitatearen Administrazioko Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzua erakunde autonomoan Erreumatologiako barrutiko sendagile espezialista izateko lanpostu huts bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdian onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda onesten duena.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak, martxoaren 24an emandako 395/99 Ebazpenaren bidez, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzua erakunde autonomoan Erreumatologiako barrutiko sendagile espezialista izateko lanpostu huts bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdia onetsi zen. Deialdi hori 1999ko apirilaren 28ko 52. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eman zen argitara.

Eskabideak aurkezteko epea iragan baita, bidezko da deialdian onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda onestea.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren egitura organikoa aldatu zuen abenduaren 26ko 604/95 Foru Dekretuaren bidez emandako ahalmenak erabiliz.

EBATZI DUT:

1. Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzua erakunde autonomoan Erreumatologiako barrutiko sendagile espezialista izateko lanpostu huts bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdian onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda hau onestea:

-Txanda irekia:

Onartuak:

ABAD HERNANDEZ, MIGUEL ANGEL

AZNAR VILLACAMPA, MARIA EMILIA

DEL VAL DEL AMO, NATIVIDAD

FITO MANTECA, M. CONCEPCION

FRAIZ MUÑOZ, EDUARDO

GUTIERREZ POLO, RICARDO ALFONSO

LABIANO BASTERO, MARIA ISABEL

LOPEZ DOMINGUEZ, LUIS M.

MAIZ ALONSO, OLGA

MARTINEZ GONZALEZ, OLGA

PLAZAOLA AGIRREZABALA, ISAAC

URIARTE ISAZELAIA, ESTHER

Baztertuak: Inor ere ez.

-Igoera txanda:

Onartuak: Inor ere ez.

Baztertuak: Inor ere ez.

2. Behin-behineko zerrenda Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara eman ondoko hamar egun baliodunen barrenean, izangaiek erreklamazioak aurkeztu eta egindako akatsak zuzentzen ahal dituzte.

3. Epaimahaia honako hauek osatuko dute:

Mahaiburua: Luis Otermin Fagoaga jauna, Nafarroako Ospitaleko zuzendaria.

Ordezkoa: Enrique Gómez Fernández jauna, Laguntza Espezializatuko zuzendaria.

Mahaikidea: Eduardo Loza Cortina jauna, espezialitateko sendagilea, espezialitateko Batzorde Nazionalak edo, hori izan ezean, Medikuen Elkargo ofizialak izendatu beharrekoa.

Ordezkoa: José Manuel Gorordo Eleizola jauna, espezialitateko sendagilea, espezialitateko Batzorde Nazionalak edo, hori izan ezean, Medikuen Elkargo ofizialak izendatu beharrekoa.

Mahaikidea: Tomás Tinturé Eguren jauna, espezialitateko sendagilea, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuak izendatua.

Ordezkoa: Manuel Figueroa Pedrosa jauna, espezialitateko sendagilea, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuak izendatua.

Mahaikidea: Rosario Ibáñez Bosch andrea, Osasunbidea- Nafarroako Osasun Zerbitzuko langileen ordezkariek izendatua.

Ordezkoa: Carlos González Beneiz jauna, Osasunbidea- Nafarroako Osasun Zerbitzuko langileen ordezkariek izendatua.

Mahaikide idazkaria: José Ignacio Sola Jiménez jauna, Nafarroako Ospitaleko langileri zuzendaria.

Mahaikide idazkariaren ordezkoa: José Luis Ruiz Ciruelos jauna, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Langileriaren eta Lan Harremanen zuzendariordea.

4. Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara dadin agintzea.

5. Ebazpen hau epaimahaikideei, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Langileriaren Kudeaketa, Sarrera eta Barne Igoerarako Zerbitzura eta Deialdiak Izapidatzeko Unitatera, eta Osasun Departamentuko idazkari teknikoari igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, mila bederatziehun eta lauretan hogeita hemeretziko ekainaren hamaikan.-Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Administrazio eta Giza Baliabideen zuzendaria, Ignacio M. Recondo Aizpuru.

Iragarkiaren kodea: A9906653