88. ALDIZKARIA - 1999ko uztailaren 16a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

- Agintariak eta Langileak

1017/1999 EBAZPENA, ekainaren 11koa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Administrazio eta Giza Baliabideen zuzendariak emana, Nafarroako Foru Komunitatearen Administrazioko Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzua erakunde autonomoan odontologo izateko lanpostu huts bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdian onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda onesten duena.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak, martxoaren 12an emandako 347/99 Ebazpenaren bidez, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzua erakunde autonomoan odontologo izateko lanpostu huts bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdia onetsi zen. Deialdi hori 1999ko apirilaren 16ko 46. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eman zen argitara.

Eskabideak aurkezteko epea iragan baita, bidezko da deialdian onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda onestea.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren egitura organikoa aldatu zuen abenduaren 26ko 604/95 Foru Dekretuaren bidez emandako ahalmenak erabiliz.

EBATZI DUT:

1. Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzua erakunde autonomoan odontologo izateko lanpostu huts bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdian onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda hau onestea:

-Txanda irekia:

Onartuak:

ALONSO TOQUERO, EDUARDO

AYESTARAN OQUIÑENA, ANA

CARDONA TORTAJADA, FRANCISCO DE ASIS

DEAN FERRER, RAFAEL

EIZAGUIRRE VICONDOA, MIREN LOREA

GOMEZ DE SEGURA IBAÑEZ DE OPACUA, JESUS MARIA

GONZALEZ GARDE, JESUS

MARTINEZ ESTEBAN, IGNACIO

MATEOS VALIENTE, M. CARMEN

MORENO GAMEZ, FRANCISCA

PEREZ-NIEVAS BORDERAS, IÑIGO

VOLTAS JURADO, MIGUEL

ZABALA ARTANO, MARIA PILAR

ZUÑIGA DIAZ DE CERIO, M. PILAR

Baztertuak: Inor ere ez.

-Igoera txanda:

Onartuak: Inor ere ez.

Baztertuak: Inor ere ez.

-Osasun Sistema Nazionaleko Lekualdatze Lehiaketako txanda:

Onartuak: Inor ere ez.

Baztertuak: Inor ere ez.

2. Behin-behineko zerrenda Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara eman ondoko hamar egun baliodunen barrenean, izangaiek erreklamazioak aurkeztu eta egindako akatsak zuzentzen ahal dituzte.

3. Epaimahaia honako hauek osatuko dute:

Mahaiburua: Mariano Hernández Galindo jauna, Tuterako Osasun Barrutiko Oinarrizko Osasun Laguntzaren zuzendariordea.

Ordezkoa: Joaquín Sexmilo Baeza jauna, Lizarrako Osasun Barrutiko Oinarrizko Osasun Laguntzaren zuzendariordea.

Mahaikidea: odontologo edo dagokion espezialitateko sendagile bat, Estomatologo eta Odontologoen Elkargo Ofizialak izendatu beharrekoa.

Ordezkoa: odontologo edo dagokion espezialitateko sendagile bat, Estomatologo eta Odontologoen Elkargo Ofizialak izendatu beharrekoa.

Mahaikidea: Francisco Javier Vidan Lizari jauna, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuak izendatutako odontologoa.

Ordezkoa: Joaquín Artazcoz Oses jauna, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuak izendatutako odontologoa.

Mahaikidea: Joaquín Garatea Grelco jauna, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko langileen ordezkariek izendatua.

Ordezkoa: Miguel Gorriarán Terreros jauna, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko langileen ordezkariek izendatua.

Mahaikide idazkaria: Ignacio M. Recondo Aizpuru jauna, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Administrazio eta Giza Baliabideen zuzendaria.

Mahaikide idazkariaren ordezkoa: José Luis Ruiz Ciruelos jauna, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Langileriaren eta Lan Harremanen zuzendariordea.

4. Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara dadin agintzea.

5. Ebazpen hau epaimahaikideei, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Langileriaren Kudeaketa, Sarrera eta Barne Igoerarako Zerbitzura eta Deialdiak Izapidatzeko Unitatera, eta Osasun Departamentuko idazkari teknikoari igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, mila bederatziehun eta lauretan hogeita hemeretziko ekainaren hamaikan.-Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Administrazio eta Giza Baliabideen zuzendaria, Ignacio M. Recondo Aizpuru.

Iragarkiaren kodea: A9906652