I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
- Agintariak eta Langileak
1016/1999 EBAZPENA, ekainaren 11koa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Administrazio eta Giza Baliabideen zuzendariak emana, Nafarroako Foru Komunitatearen Administrazioko Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzua erakunde autonomoan erradioterapiako teknikari espezialista (ETE) izateko 2 lanpostu oposizio- lehiaketa bidez betetzeko deialdian onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda onesten duena.
Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak, martxoaren 17an emandako 369/99 Ebazpenaren bidez, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzua erakunde autonomoan erradioterapiako teknikari espezialista (ETE) izateko 2 lanpostu oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdia onetsi zen. Deialdi hori 1999ko apirilaren 28ko 52. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eman zen argitara.
Eskabideak aurkezteko epea iragan baita, bidezko da deialdian onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda onestea.
Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren egitura organikoa aldatu zuen abenduaren 26ko 604/95 Foru Dekretuaren bidez emandako ahalmenak erabiliz.
EBATZI DUT:
1. Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzua erakunde autonomoan erradioterapiako teknikari espezialista (ETE) izateko 2 lanpostu oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdian onartu eta baztertuen behin-behineko behin-behineko zerrenda hau onestea:
-Txanda irekia:
Onartuak:
ARMARIO FERNANDEZ, M. MAR
GOLDARAZ ARRONDO, INMACULADA
MUÑOZ-GUERRA VARONA, PILAR
RECALDE SANZ, M. ANGELES
SALVADOR LENGUA, SUSANA
SANZ BELLOSO, ANA MARGARITA
SIERRA DIAZ, MARTA
Baztertuak: Inor ere ez.
-Igoera txanda:
Onartuak: Inor ere ez.
Baztertuak: Inor ere ez.
2. Behin-behineko zerrenda Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara eman ondoko hamar egun baliodunen barrenean, izangaiek erreklamazioak aurkeztu eta egindako akatsak zuzentzen ahal dituzte.
3. Epaimahaia honako hauek osatuko dute:
Mahaiburua: Luis Otermin Fagoaga jauna, Nafarroako Ospitaleko zuzendaria.
Ordezkoa: Mercedes Ferro Montiu andrea, Nafarroako Ospitaleko Erizaintza zuzendaria.
Mahaikidea: Felipe Garro Ozcoidi jauna, Nafarrokoa Ospitaleko Erizaintza Arloko burua.
Ordezkoa: Francisca Istúriz Barón andrea, Nafarroako Ospitaleko Erizaintza Unitateko burua.
Mahaikidea: Juan José Valerdi Alvarez jauna, Nafarroako Ospitaleko Erradioterapi eta Onkologi Zerbitzuko burua.
Ordezkoa: Miguel Domínguez Domínguez jauna, Nafarroako Ospitaleko Erradioterapi eta Onkologi Ataleko burua.
Mahaikidea: Elena García Arellano andrea, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko langileen ordezkariek izendatua.
Ordezkoa: Fernando Eguillor Garayoa jauna, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko langileen ordezkariek izendatua.
Mahaikide idazkaria: José Ignacio Sola Jiménez jauna, Nafarroako Ospitaleko langileri zuzendaria.
Mahaikide idazkariaren ordezkoa: José Luis Ruiz Ciruelos jauna, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Langileriaren eta Lan Harremanen zuzendariordea.
4. Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara dadin agintzea.
5. Ebazpen hau epaimahaikideei, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Langileriaren Kudeaketa, Sarrera eta Barne Igoerarako Zerbitzura eta Deialdiak Izapidatzeko Unitatera, eta Osasun Departamentuko idazkari teknikoari igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.
Iruñean, mila bederatziehun eta lauretan hogeita hemeretziko ekainaren hamaikan.-Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Administrazio eta Giza Baliabideen zuzendaria, Ignacio M. Recondo Aizpuru.
Iragarkiaren kodea: A9906651