88. ALDIZKARIA - 1999ko uztailaren 16a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

- Xedapen Orokorrak. Foru Dekretuak

211/1999 FORU DEKRETUA, ekainaren 7koa, Valtierrako (Nafarroa) Santa Maria parrokiako erretaula nagusia Interes Kulturaleko Ondasun deklaratzen duena.

Hezkuntza eta Kultura kontseilariak maiatzaren 21ean eman 177/1997 Foru Aginduaren bidez, Valtierrako (Nafarroa) Santa Maria parrokiako erretaula nagusia Interes Kulturaleko Ondasun deklaratzeko espedientea ireki zen. Foru Agindu berean espedientea jendaurrean egoteko 30 egun balioduneko epea jarri zen. Ez zen alegaziorik bat ere aurkeztu epe horretan.

1999ko apirilaren 30ean Nafarroako Kultura Kontseiluaren Ondare Batzordeak higigarri hori Interes Kulturaleko Ondasun deklaratzearen aldeko txostena eman zuen.

Interes Kulturaleko Ondasunen deklarazioa arautzen duen urriaren 3ko 217/1986 Foru Dekretuak, abenduaren 30eko 572/1991 Foru Dekretuaren bidez aldatutakoak, bere 12. artikuluan ezartzen du Nafarroako Gobernuak Foru Dekretu bidez deklaratuko dituela Interes Kulturaleko Ondasunak, Nafarroako Foru Komunitatearen eskumenen esparruan.

Horrenbestez, Hezkuntza eta Kultura kontseilariak proposatuta eta Nafarroako Gobernuak mila bederatziehun eta laurogeita hemeretziko ekainaren zazpiko bilkuran hartutako erabakiarekin bat eginez,

DEKRETATU DUT:

Artikulu bakarra.-Valtierrako (Nafarroa) Santa Maria parrokiako erretaula nagusia Interes Kulturaleko Ondasun deklaratzea.

Foru Dekretu honen xedea den ondasunaren deskripzio osagarria deklarazio espedientearen dokumentazioan ageri da.

AZKEN XEDAPENA

Foru Dekretu honek Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.

Iruñean, mila bederatziehun eta laurogeita hemeretziko ekainaren zazpian.-Nafarroako Gobernuko lehendakaria, Miguel Sanz Sesma.-Hezkuntza eta Kultura kontseilaria, Jesús Javier Marcotegui Ros.

Iragarkiaren kodea: A9906121