I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
- Agintariak eta Langileak
EBAZPENA, 1999ko otsailaren 15ekoa, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak emana, Alicia Pérez Lobera funtzionario izendatzen duena, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko logopeda lanpostuan aritzeko, eta lanpostu hutsa esleitzen diona.
Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak, 1999ko otsailaren 15eko Ebazpenaren bidez, Alicia Pérez Lobera andrea funtzionario izendatu du, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko logopeda lanpostuan aritzeko. Ubarmin klinikan izanen du destinoa (66743 plantilla zenbakia).
Deialdi hori 1997ko abuztuaren 29ko 104. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen.
Iruñean, mila bederatziehun eta laurogeita hemeretziko otsailaren hamabostean.-Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak, Ignacio Bandrés Urriza.
Iragarkiaren kodea: A9901622