30. ALDIZKARIA - 1999ko martxoaren 10a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

- I R U Ñ A

Iruñeko Udal Planaren hasierako onespena

Iruñeko Udalak, 1999ko otsailaren 8ko osoko bilkuran, erabaki hau hartu zuen:

"1997ko apirilaren 25ean, Iruñeko Udalbatzak, besteak beste, "Iruñeko Udal Planaren Aurrerapena" onesteko erabakia hartu zuen. Haren edukiak behin betiko plana prestatzeko balio izan du, eta planeamenduaren irizpide, helburu eta soluzio orokorrak eztabaidatzeko aukera eman du.

Erabaki hori 58. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eman zen argitara, urte bereko maiatzaren 14an.

Jendaurrean egon eta iradokizun txostena ondoren -udal taldeek beste proposamen batzuk aurkeztu eta eztabaidatu zituzten- Iruñeko Udalak 1998ko apirilaren 24ko osoko bilkuran "Iruñeko Udal Planaren Aurrerapena" onetsi zuen. Barne eragin administratiboak soilik zituen, Iruñeko Udal Planaren erredakzioa prestatzeari begira.

Erabaki hori 62. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, 1998ko apirilaren 24an.

Udal Plana prestatzeko fasea amaiturik, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko uztailaren 4ko 10/1994 Foru Legearen 115.2 eta 3 artikuluan xedatutakoari jarraituz,

Erabaki da:

1. Hasiera batez onestea "Iruñeko Udal Plana" izeneko agiria, dokumentu hauez osatzen dena:

-Txostena.

-Eranskinak.

.I. eranskina: lurraldearen analisia.

.II. eranskina: biztanleak eta etxebizitza.

.III. eranskina: ekipamendua.

.IV. eranskina: natur ondarea.

.V. eranskina: komunikazio sistema.

.VI. eranskina: gaur egungo hiria.

-Planoak.

Informaziokoak eta analisikoak.

1.-Egungo egoera.

2.-Egungo egoera antolatua.

3.-Egungo egoera birpartzelatua.

4.-Topografia.

5.-Hiria eta lurraldea.

6.-Lurraldearen analisia. Altimetria, maldak eta koten mugak.

7.-Lurraldearen analisia. Hiri garapenerako lurzoru egokia.

8.-Lurraldearen analisia. Etxebizitzetarako lurzorua.

9.-Lurraldearen analisia. Industriarako lurzorua.

10.-Lurraldearen analisia. Jarduera ekonomikoetarako lurzorua.

11.-Natur Ondarea: ingurune fisikoa.

12.-Natur Ondarea: lurzoruaren erabilerak eta landaredia.

13.-Natur Ondarea: paisajea, elementu bereziak eta inpaktuak.

14.-Natur Ondarea: diagnostiko orokorra.

15.-Hirilurreko azpiegiturak: ur hornidura.

16.-Hirilurreko azpiegiturak: arroak eta euri uren kolektoreak.

17.-Hirilurreko azpegiturak: kolektore unitarioak eta bereizgarriak.

18.-Hirilurreko azpiegiturak: sare elektrikoa.

19.-Hirilurreko azpiegiturak: aginte guneak eta argiteria publikoaren eremuak.

20.-Hirilurreko azpiegiturak: gasbidea.

21.-Hirilurreko azpiegiturak: telefonia sarea.

22.-Lerrokaduren plan orokorra-1957.

23.-Planeamenduko sektoreen mugak-1974.

24.-Hiri Antolamenduko Plan Orokorra-1984.

25.-Gaur egungo plana: lurzoruaren sailkapena.

26.-Gaur egungo plana: erabilera xehekatuak.

27.-Gaur egungo plana: poligonoak.

28.-Gaur egungo plana: oinarrizko bide sarea.

29.-Gaur egungo plana: ekipamenduak.

30.-Gaur egungo plana: eremu eta eraikin babestuak.

31.-Gaur egungo plana: paisajeko elementu babestu interesgarriak.

32.-Planeamendu garatua: P.G.ko eta P.S.I.S.ko aldaketak.

33.-Planeamendu garatua: planeamendu xehekatua.

Proposamenekoak.

1.-Egitura orokorra.

2.-Lurzoruaren sailkapena.

3.-Erabilera orokorrak.

4.-Erabilera xehekatuak.

5.-Lur zatiketa. Unitate integratuak eta antolamendu eremuak.

6.-Lur zatiketa. Oinarrizko unitateak.

7.-Lur zatiketa. Banaketa eremuak.

8.-Oinarrizko bide sarea.

9.-Txirrinduz ibiltzeko bideak.

10.-Oinez ibiltzeko bideak.

11.-Azpiegituren sareak: ur hornidura.

12.-Azpiegituren sareak: kolektore unitarioak eta bereizgarriak.

13.-Azpiegituren sareak: sare elektrikoa.

14.-Azpiegituren sareak: aginte guneak eta argiteria publikoaren eremuak.

15.-Azpiegituren sareak: gasbidea.

16.-Azpiegituren sareak: telefonia sarea.

17.-Katalogoa: eraikin babestuak.

18.-Katalogoa: Alde Zaharreko eta Zabalguneetako eraikinak, elementuak eta barrutiak.

19.-Katalogoa: alde arkeologikoak.

20.-Katalogoa: elementu naturalak eta lorategiak.

Araudi partikularraren gaineko planoak, unitate integratuen arabera:

1. unitate integratua: erabilerak eta tipologiak.

2. unitate integratua: lur zatiketa. Lerrokadurak, alturak eta sestrak.

Araudi partikularraren gaineko planoak, 1:1000 eskalako orrietan:

1. orria: erabilerak eta tipologiak.

2. orria: lur zatiketa. Lerrokadurak, alturak eta sestrak.

-Hirigintzako araudia.

-Katalogoa.

-Jarduketa programa.

-Azterlan ekonomiko finantzarioa.

2. Aipatu agiria jendaurrean jartzea 1999ko martxoaren 31 arte, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hilabetea iraga arte, beti ere. Argitara bedi erabakia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Nafarroako Foru Komunitatean ateratzen diren egunkarietan.

3. Hasiera batez onetsitako Udal Plana Nafarroako Gobernuari eta Iruñerriko Mankomunitateari igortzea, aipatu 115.3 artikuluan aipatzen diren txostenak egin ditzaten, egoki izanez gero.

4. Erabaki hau dela medio, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko uztailaren 4ko 10/1994 Foru Legearen 106.3 artikuluko lehen lerroaldean xedatutakoari jarraituz, ez da aldi batez lurzatiak egin eta eraikitzeko lizentziarik emanen Iruñeko H.A.P.O.ko VII. unitate integratuko -Trinitarios- 1etik 4.era bitarteko U.C. unitateen esparruan, hala erabaki baitzen Iruñeko Udalak 1998ko martxoaren 13an egindako osoko bilkuran, eta apirilaren 15ean, 45. .bon.ean argitaratu. (Esparru hori zehazten duen planoa erantsi da).

1998ko martxoaren 13tik, erabakia hartu zenetik, alegia, bi urte iragandakoan amaituko da behin betikoz etendura hori eta, beti ere, planeamendua behin betikoz onetsitakoan.

5. Halaber, erabaki hori nahikoa da, 106. artikuluaren bigarren eta hirugarren lerroaldeetan xedatutakoari jarraituz, lurzatiak egin eta eraikitzeko lizentziak bi urtez ez emateko planeamenduaren xedeko eremuetan, zehaztapen berriek eremu horien hirigintzako erregimena aldatzen badute. Ondoko zerrendan aipatzen dira eremuak, eta haiek zehazten dituen planoa erantsi da. Dena den, planeamendua behin betikoz onetsitakoan, etendura amaitu eginen da.

Zerrenda:

U.I. XVIII/U.O.-1, U.I. XIX/U.C.-2, U.I. XIX/U.O.-5, U.I. XIX/U.O.-9 (zati bat), U.I. XIX/U.U.-6, U.I. XIX/U.C.-1 (zati bat)-Guelbenzu zinema izandakoa, U.I. XIX/U.O-4 (zati bat), U.I. I/A-2 (zati bat), U.I. I/A-3 (zati bat), U.I. V/A-1 (zati bat), U.I. VII/A-3 (zati bat), U.I. VII/A-4 (zati bat) U.I. XI/A-2 (zati bat), U.I. XVI/A-1 (zati bat), U.I. XVI/A-6 (zati bat), U.I. XX/A-5 (zati bat), eta Mendillorri: Sarrigurengo errepidearen eta ekialdeko saihesbidearen ertzeko zerrendak, planoetan adierazi direnak.

6. Lurzatiak egin eta erakitzeko lizentziak eman gabe jarrai dezaten agintzea Iruñeko HAPOko VII. unitate integratuko -Trinitarios- 1etik 4. U.C. unitateetan, eta lurzatiak egin eta eraikitzeko lizentziak aldi batez eman ez daitezen agintzea eremu hauetan: U.I. XVIII/U.O.-1, U.I. XIX/U.C.-2, U.I. XIX/U.O.-5, U.I. XIX/U.O.-9 (zati bat), U.I. XIX/U.U.-6, U.I. XIX/U.C.-1 (zati bat)- Guelbenzu zinema izandakoa, U.I. XIX/U.O.-4 (zati bat), U.I. I/A-2 (zati bat), U.I. I/A-3 (zati bat), U.I. V/A-1 (zati bat), U.I. VII/A-3 (zati bat), U.I. VII/A-4 (zati bat), U.I. XI/A-2 (zati bat), U.I. XVI/A-1 (zati bat), U.I. XVI/A-6 (zati bat), U.I. XX/A-5 (zati bat), eta Mendillorri: Sarrigurengo errepidearen eta ekialdeko saihesbidearen ertzeko zerrendak, planoetan adierazi direnak. Erabakiak hartu baino lehen, honen berri emanen zaie lizentziarako eskaera aurkeztua dutenei.

Iruñean, mila bederatziehun eta laurogeita hemeretziko otsailaren hamarrean. Alkatea, José Javier Chourraut Burguete.

Iragarkiaren kodea: A9901434