30. ALDIZKARIA - 1999ko martxoaren 10a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

- A R G U E D A S

Borondatezko birzatitze proiektu baten hasierako onespena

Udalak, 1999ko otsailaren 5ean egindako osoko bilkuran, zenbait lur borondatez birzatitzeko proiektua onetsi zuen hasiera batez. Herriko Arau Subsidiarioetako 5.3.1 azpiunitatean daude lur horiek.

Behar den dokumentazioa udal idazkaritzan egonen da, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hamabost eguneko epean, interesatuek aztertu eta bidezkotzat jotzen dituzten oharrak egin ditzaten.

Argitara ematen da orok jakin dezan, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko uztailaren 4ko 10/1994 Foru Legearen 169.2 artikuluan xedatutakoa betez.

Arguedasen, mila bederatziehun eta laurogeita hemeretziko otsailaren hamarrean. Alkate udalburua, José Antonio Rapún León.

Iragarkiaren kodea: A9901498