30. ALDIZKARIA - 1999ko martxoaren 10a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

- A R G U E D A S

Exekuzio unitate bat aldatzeko hasierako onespena

Udalak, 1999ko otsailaren 5ean egindako osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen herriko Arau Subsidiarioetako 5.3 exekuzio unitateko aldaketa, Construcciones Los Fudres, S.L.k sustatua.

Espediente hori jendaurrean egonen da hamabost egunetan, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean agertzen denetik, aztertu eta alegazioak aurkez daitezen.

Argitara ematen da orok jakin dezan, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko uztailaren 4ko 10/1994 Foru Legearen 146.2 artikuluan xedatutakoa betez.

Arguedasen, mila bederatziehun eta laurogeita hemeretziko otsailaren hamarrean. Alkate udalburua, José Antonio Rapún León.

Iragarkiaren kodea: A9901497