II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
- V I A N A
Obra lehiaketa
Vianako Udalak 1999ko otsailaren 24an egin osoko bilkuran harturiko erabakiaren ondorioz, lehiaketaren deialdia egin da, prozedura irekiaren bidez obra hau kontratatzeko: "Bi futbol zelai, aldageletarako eraikina eta bazkideendako eraikina, Vianako kirol instalazioetan".
Egiteko epea: 9 hilabete.
Esleipen bidea: lehiaketa irekia.
Hasierako prezioaren zenbateko osoa: 225.213.846 pezeta, BEZa barne.
Behin behineko bermea: 4.504.276 pezeta.
Proiektua, baldintza teknikoen plegua eta klasulua administratiboen plegua interesatuen eskura daude, agiriak eta argibideak eskuratzeko, Papelería Tecnica Color paperdendan, Iruñeko Antso Azkarra etorbideko 16an (Nafarroa), telefonoa: 948-276010.
Sailkapena:
-A taldea, 1 eta 2 azpitaldeak, C kategoria.
-C taldea, 2, 3, 4 eta 6 azpitaldeak, C kategoria.
-G taldea, 6 azpitaldea, C kategoria.
Eskaintzak aurkezteko epea: hogeita seigarren egun naturalean bukatuko da, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik, eguerdiko ordu batean.
Lizitatzaile bakoitzak proposamen bakarra baizik ez du aurkezten ahal, eta ez da zilegi izanen lizitaziora ateratzen den proiektuan definitutik aldentzen den aldaera edo aukerakorik.
Proposamenak posta bidez igortzen badira, lizitatzaileak igorpena egiten deneko eguna eta ordua justifikatu beharko du, eta hura kontratazio organoari jakinarazi fax edo telegrama bidez, aurkezteko epearen barreneko orduan eta datan. Baldintza horiek betetzen ez badira, proposamena ez da onartuko iragarkian zehaztutako epearen ondotik jasotzen bada.
Aurkeztu beharreko agiriak: klausula administratibo partikularren pleguko 2.1 klausulan zehazten direnak.
Aurkezteko lekua: Vianako Udaleko Erregistro Orokorra.
Eskaintzak irekitzea: Vianako Udaleko bilkura aretoan, proposamenak aurkezteko epea akitu eta borzgarren egun baliodunaren biharamunean, arratsaldeko seietan eta jendaurrean. Larunbatarekin bada, hurrengo egun baliodunean eginen da.
Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta prentsan iragarkiak argitaratzeko gastuak esleipen hartzailearendako izanen dira.
PROPOSAMEN EKONOMIKOAREN EREDUA
Izena: ..................., Helbidea: .................., N.A.N. zenbakia: ........
Merkataritza sozietate honen izenean eta hau ordezkatuz: .............
Egin beharreko obra: ....................
Hari dagozkion proiektuaren eta klausula administratibo partikularren berri du, eta hura erabat egiteko hitza ematen du, aipatu agiriei hertsiki loturik.
Eskaintzen duen dirua (B.E.Z.aren % 16 barne)
Eskaintzako diruak hasierako prezioari (....... pezeta) dakarkion beherakada: ..........
Vianan, 199...ko .........aren .......(e)an.
(Sinadura)
Vianan, mila bederatziehun eta lauretan hogeita hemeretziko otsailaren hogeita bortzean. Alkatea, José María Los Arcos Martínez.
Iragarkiaren kodea: A9902022