30. ALDIZKARIA - 1999ko martxoaren 10a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

- A S A R T A

Obra enkantea

a) Xedea: Asartan, herriko argiak berritzeko lanak egitea.

b) Kontrata bidezko esleipenaren aurrekontua 6.151.037 pezeta da.

c) Esleipen bidea irekia da, enkante bidez.

d) Behin-behineko fidantza: 123.000 pezeta.

e) Eskaintzak aurkezteko epea hogeita seigarren egun naturalean akitzen da, iragarki hau argitaratzen denetik hasita, eguerdiko ordu batean.

f) Baldintza teknikoen eta klausula ekonomiko-administratiboen plegua interesatuen eskura egonen da Mendazako Herriko Etxean.

g) Eskaintzak irekitzeko eta esleipena emateko proposatzeko jendaurreko ekitaldia seigarren egun naturalean eginen da, eskaintzak aurkezteko epea akitzen denetik, eguerdiko ordu batean, Asartako Kontzejuan.

h) Enpresen sailkapena: ez da behar. Kaudimen profesional eta ekonomikoa frogatu beharko da.

i) Egiteko epea hiru hilabetekoa da.

j) Prentsan eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean iragarkiak argitaratzeko gastuak esleipen hartzailearendako izanen dira.

k) Proposamen ekonomikoaren eredua klausula administratiboen pleguaren bukaeran dago jasota.

Asartan, mila bederatziehun eta lauretan hogeita hemeretziko otsailaren hogeita lauan. Kontzejuburua, José Aramendía Carlos.

Iragarkiaren kodea: A9902019