30. ALDIZKARIA - 1999ko martxoaren 10a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

- A R A N A R A T X E

Lehiaketa publikoa, Aranaratxeko hornidura eta saneamendu sareak berritzeko lanak prozedura irekiaren bidez kontratatzeko

Kontratatzen duen organua: osoko bilkura.

Bidea: lehiaketa publikoa eta irekia.

Baldintzen plegua: 1998ko abenduaren 10ean osoko bilkuran hartutako erabakiaz, lehiaketaren administrazio baldintza partikularren plegua onetsi zen.

Xedea: "Aranaratxeko hornidura eta saneamendu sareak berritzea".

Lizitazioaren prezioa: gehienez ere 26.045.774 pezeta, BEZa barne.

Burutzeko epea: hiru hilabete.

Behin-behineko fidantza: 520.915 pezeta.

Behin betiko fidantza: adjudikazio prezioaren % 4.

Enpresen sailkapena: E taldea, 1 azpitaldea, D kategoria.

Eskabideen aurkezpena: Eulateko udal idazkaritzan, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu ondoko hogeita sei egun naturaletan, eskabideak aurkezteko epearen azken eguneko hamabiak arte. Larunbatean nahiz igandean akitzen bada, hurrengo egun baliodunean bukatuko da epea.

Aurkeztu beharreko agiriak: bi gutunazal, hots: "A" gutunazala, baldintzen pleguan adierazitako agiriak eta erreferentziak. "B" gutunazala, proposamen ekonomikoa, beherago eskaintzen den ereduaren araberakoa.

Proposamenak irekitzea: jendaurrean, proposamenak aurkezteko epea akitu ondoko hirugarren egun balioduneko eguerdiko ordu batean.

Bertzerik: administrazio baldintza partikularren plegua eta proiektua Eulateko udal idazkaritzan izanen dituzte eskura interesatuek, bulego orduetan, baita Transcolor, S.L.n ere, Lizarrako Urederra Ibaiaren plazako 7an.

Aranaratxen, mila bederatziehun eta lauretan hogeita hemeretziko otsailaren hogeita lauan. Alkatea, Nicolás Ulibarri Ruiz de Galarreta.

ESKABIDE EREDUA

Izena: ..................., helbidea: ................, P.K.: .........., N.A.N.: ........., Telefonoa: ......

Gaitasun juridikoa eta jarduteko osoa izanik, nire izenean edo bertze hau ordezkatuz: ........... (helbidea: ..........., N.A.N. edo I.F.Z., pertsona fisikoa ala juridikoa den kontuan izanik: ..........)

Aranaratxeko hornidura eta saneamendu sareak berritzeko Aranaratxeko Udalak egin duen lehiaketarako deialdiaren berri izanik, honakoa adierazten dut:

1. Obra egiteko hitza ematen dudala, diru honen truke: ............ pezeta, gehi honenbertze: ............. pezeta, BEZaren % 16ari dagokiona, eta epe honetan: ........... Prezioaren barnean daude sartuta kontzeptu guztiak, bertzeak bertze, edozein alor fiskaleko zerga, gastu, tasa eta arielak, eta kontratistaren industri mozkina.

2. Proiektuaren eta haren edukiaren berri dudala, bai eta baldintza administratibo partikularren pleguaren eta kontratu hau arautu behar duten gainerako agirien ere, eta guztiak onartu eta haien arabera ariko naizela.

3. Nik ordezkatzen dudan enpresak betetzen dituela sortu, instalatu eta jarduteko indarra duten baldintza eta betebehar guztiak.

.........(e)n, 1999ko .........aren ....(e)an.

(Sinadura)

Iragarkiaren kodea: A9902018