I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
- Beste Xedapenak
INGURUGIRO, LURRALDEAREN ANTOLAMENDU ETA ETXEBIZITZA DEPARTAMENTUA. Zehapen espedientea.
Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 135. artikuluak aurreikusten duen jakinarazpena egitea ezinezkoa izan denez gero, alegia, Xabier López Portillo jaunari arrantza arloan indarra duen arauteria hausteagatik irekitako 90/98 zehapen espedientearen Ebazpenari buruzkoa, aipatu Legearen 59.4 artikuluan xedaturikoa betetzeari ekin zaio.
961/1998 FORU AGINDUA, irailaren 16koa, Ingurugiro, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilariak emana, Xabier López Portillo jaunari zehapen espedientea irekitzen diona.
Basa Fauna eta haren habitatak babestu eta kudeatzeari buruzko martxoaren 5eko 2/1993 Foru Legea hautsi zuelakoan, Lizarrako Ehiztari eta Arrantzaleen Elkarteak 1998ko maiatzaren 8an egindako salaketa ikusirik.
Basa Fauna eta haren habitatak babestu eta kudeatzeari buruzko Foru Legearen 98. artikuluaren arabera,
AGINDU DUT:
1. Xabier López Portillo jaunari zehapen espedientea irekitzea, Basa Fauna eta haren habitatak babestu eta kudeatzeari buruzko martxoaren 5eko 2/1993 Foru Legea ustez hautsi duelako.
2. Lourdes Aldabe Villanueva andrea, Ingurugiro, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuko Ingurugiroko Araubide Juridikoaren Atalari atxikitako administrazio publikoko teknikaria (arlo juridikoa), espedientearen instruktore izendatzea.
3. Foru Agindu hau salatuari, salatzaileari eta Biodibertsitatea Zaintzeko Zerbitzuari igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.
Iruñean, mila bederatziehun eta laurogeita hemezortziko irailaren hamaseian.-Ingurugiro, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilaria, Yolanda Barcina Angulo.
KARGU PLEGUA
90/98 esp.
1.-Salatua: Xabier López Portillo.
Helbidea: Cordeleros 54, Lizarra.
2.-Arau-haustearen eguna eta tokia: 1998ko maiatzaren 8a, Arintzanon, Muniaingo zubietan.
3.-Salatutako egintzak: arrantzan aritzea eta behar baino hiru arrain gehiago harrapatzea.
4.-Hautsitako arauak: arau-hauste arina da, Basa Fauna eta haren habitatak babestu eta kudeatzeari buruzko martxoaren 5eko 2/1993 Foru Legeko 119.20 artikuluaren arabera.
5.-Zehapen proposamena: 10.000 pezeta.
6.-Kalteordainak: 9.000 pezeta, harrapaturiko hiru amurrainengatik, espezien balorazioari buruzko Foru Aginduaren arabera.
7.-Beste zehapen batzuk: ez dira bidezko.
Basa Fauna eta haren habitatak babestu eta kudeatzeari buruzko 2/1993 Foru Legearen 98. artikuluarekin bat, hamabost egun balioduneko epea ematen zaio bere eskubideen alde jotzeko bidezko diren alegazioak egin ditzan.
Iruñean, mila bederatziehun eta laurogeita hemezortziko irailaren hamaseian.-Instruktorea, Lourdes Aldabe Villanueva.
Iragarkiaren kodea: A9901698