I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
- Beste Xedapenak
LEHENDAKARITZA DEPARTAMENTUA. Jakinarazpen ediktua.
Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.1 eta 2. eta 135. artikuluetan aurreikusitako jakinarazpena, alegia Lehendakaritza kontseilariak urtarrilaren 12an eman 37/1999 Ebazpenari buruzkoa, egitea ezinezkoa izan denez, honen bidez egun indarra duen Administrazio Prozedurari buruzko Legearen 59.4 artikuluan xedatutakoa betetzeari ekin zaio:
37/1999 EBAZPENA, urtarrilaren 12koa, Barne zuzendari nagusiak emana, Francisco Ojeda González jaunari Nafarroako Zezen Ikuskizunen Erregelamendua hausteagatik, 45.000 pezetako isuna ezartzen diona.
Ikusirik Francisco Ojeda González jaunaren kontra ireki den zehapen espedientea, Foruzaingoak egin zuen salaketa zela eta, 1998ko irailaren 7an, Cintruenigon egin zen zezenketa mistoan, arau kontrako burtziak erabili eta erregelamenduak baimendu baino banderilla gehiago paratu zituelako.
Kontuan hartuz:
1. Zehapen espedientearen prozeduran Ikuskizun Publiko eta Josteta Jarduerei buruzko Foru Legearen 28.2 artikuluak arau-hauste arinak zehatzeko ezarritako prozeduraren tramiteak egin direla.
2. Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.1 eta 2. eta 135. artikuluetan aurreikusitako jakinarazpena egitea ezinezkoa izan zenez, jakinarazpen ediktua 1998ko abenduaren 2ko 144. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara eman zela.
3. Salatutako egitateak Nafarroako Zezen Ikuskizunen Erregelamenduaren (ekainaren 29ko 249/1992 Foru Dekretuak onetsia) 64.1 eta 84.5 artikuluetan xedatutakoaren kontrako arau-hausteak direla, bertako 98.5 eta 98.4 artikuluek arintzat jotzen dituztenak eta, bakoitzarengatik, 5.000tik 50.000 pezeta eta 10.000tik 75.000 pezeta arteko isunak jartzen ahal zaizkiola.
Hortaz, Nafarroako zezen ikuskizunen Erregelamenduaren 99. artikuluan xedatutakoaren babesean eta Lehendakaritza eta Barne kontseilariak azaroaren 3an eman 162/1998 Foru Aginduaren bidez delegatuak ditudan eskurantzak erabiliz,
EBATZI DUT:
1. Francisco Ojeda González jaunari, NAN zk. 31.317.623, 45.000 pezetako isuna ezartzea.
2. Isunaren zenbatekoa edozein banku edo aurrezki kutxatan ordaindu beharko da ordainketa-gutunaren bidez. Hau jaso ahalko da Barne Zuzendaritza Nagusiaren bulegoetan (Karlos III.a etorbidea, 2, 31002-Iruña).
3. Ebazpen hau Barne Zuzendaritza Nagusiko Kudeaketa Ekonomikoaren Bulegoari eta Francisco Ojeda González jaunari jakinaraztea, ohartaraziz haren kontra errekurtso arrunta paratzen ahal dela, Nafarroako Gobernuari zuzendua, hau jakinarazi eta hilabeteko epean.
Iruñean, mila bederatziehun eta laurogeita hemeretziko urtarrilaren hamabian.-Barne zuzendari nagusia, Alfredo González Echarren
Iragarkiaren kodea: A9901447